|
Livre
1
|
Euri zitalari esker
Detektibe jardunetik erretreta hartzear da Amaia Ezpeldoi. Hala agindu dio Joana Garralda maitaleari; Baionako apartamentuko puskak bildu eta harekin joango dela Atharratzera, mendialdean bizialdi berri bat hastera. Ez ditu alferrik hirurogeiak gertu. Alta, dei bat jasoko du ezustean: Maddiren ama da, atezuan, gauetik goizera Landetara ezkondu zen alabaren berri ez duelako izan aspaldi.
Garraldaren 4x4a hartu eta haren atzetik abiatuko da Ezpeldoi, Maddiren desagertzea azken kasua izango duela zin eginik. Sexua, dirua, telesailak, ikasle garaiko bulkadak eta sarearen ezkutalekuak; aztarna bihurrien eta aspaldiko lagunen eskutik aitzinatuko da bilaketan, oihan sarri baten gerizpetik argirantz irteten duenaren gisan.
Bere pertsonaia sonatuaren ibilietara itzuli da Itxaro Borda kontakizun berrian, ezari-ezarian, keinu azkengabeak eginez hizkuntzari, euskal jendarteari, adiskidetasunari eta beste zenbait hari ez singleri.
|
|
Borda Itxaro
|
2021 |
Roman Basque |
20-07-2021 |
59 |
|
Livre
1
|
Euskalia
"XXIII. mendean euskaldunek gidatzen dituzte unibertsoko hamaika galaxiak, ehunka merindade eta milaka planetak, eta inoiz, inon ezagutu gabeko zorion eta ongizarte maila gozatzen dute bertako biztanleek oro.Alabaina, beti dago matxinkontra petralen bat. Muturgogor barrutian, garai bateko espainiar kultura eta hizkuntzaren gailentasuna berreskuratu nahi lukete erresistentziako kideek, eta hori lortzeko estrategia pentsatu dute: XXI. mende hasierara bidaiatu, iraultza handia abiatu zen unera, eta hura posible egin zuten gertakariak zapuztu. Zientzia Fikziozko kontakizun jostalari, lotsagabe eta zirikatzailea ondu du Mikel Alvarez Sarriegik Zubikarai bekaren laguntzaz idatzitako bere lehenengo nobela honetan, hango eta hemengo film, telesail eta komiki kuttunei hamaika keinu eginez eta euskal irakurleari irria piztuko dioten beste hainbat erreferentzia eskainiz, dela adarjotze, dela omenaldi."
|
|
Alvarez Mikel
|
2022 |
Roman Basque |
11-04-2023 |
12 |
|
Livre
1
|
Ez erran inori
Haurra zela sexu-abusu bat pairatu zuen Lidek, etxean bertan, Donapaleun. Gertakaria memoriaren zoko batean erdi baztertua eduki du urtetan, baina gaztaroan, Baionan bizi dela, trumilka datozkio irudiak gogora. Oroitzapenetik askatu nahian, sexura joko du ihesbide bila, drogara, plazerera, sorgortasunera? Baina Piztia hor da beti, eta ez du bakerik eman nahi. Gai mingarria hautatu du Maddi Ane Txoperenak bere bigarren eleberria ontzeko, sarritan ezkutuan gorde nahi izan dena, tabuaren izarapean estali, baina mina sufritu duenak ezin ahantzi, isiltasunaren bidez ezin gizartearen zauriak itxi. Kontaketarako trebeziaz eta hizkuntzaren menderatzeaz gain, gaiaren gaineko ezagutza sakona eta sentiberatasun fina erakusten dizkigu egileak.
|
|
Txoperena Iribarren Maddi Ane
|
2022 |
Roman Basque |
11-05-2022 |
23 |
|
Livre
1
|
Fakirraren ahotsa
|
|
Cano Harkaitz
|
2018 |
Roman Basque |
04-01-2019 |
28 |
|
Livre
1
|
Franco hil zuten egunak
Kaskagorrik hondartzara iritsi behar du futbolean aritzeko. Baina Franco komunismoaren mailua zen. Garai berrietara egokitu nahi du Martin de Muñagorri kazetariak. Baina Franco kardinal bat bezala elizaratu zen paliopean. Jon Larreak marrazkiak egiten ditu Saharan. Baina Francok hogeita hemezortzi tonako zeroi bat ehizatu zuen Bizkaiko Golkoan. Doluzko xingola beltza lotu du Patxi Arizkunek besoan. Baina Francok luze bizi behar zuen, Jainkoak hala nahita. Ikasle nagiak labezomorro bat ikusi du gimnasiako patioan. Baina Francok estatua erraldoi bat zeukan Ferrolen. Anita Alberdi ez da azaldu zinemarako hitzordura. Eta egun haietan guztietan hil zuten Franco.
Jende xume horren gaiztakerian Francok behin eta berriz hil behar izan zuen egun zoragarriak bildu ditu Koldo Izagirrek bederatzi ipuin marduletan.
|
|
Izagirre Koldo
|
2016 |
Roman Basque |
26-03-2021 |
30 |
|
Livre
1
|
Gariot zaharra
|
|
Balzac Honoré De
|
2000 |
Roman Basque |
11-03-2005 |
78 |
|
Livre
1
|
Gelditu zaitezte gurekin
Era askotakoak dira hamalau istorio hauetako protagonistak: gazte, heldu eta zaharrak, baina denetan nabari da halako sentipen asegaitz bat, denbora igaro arren munduan norberaren lekua aurkitu ezin bat, noizbait izandako nahi eta ametsak bete gabe geratuko diren konbentzimendua, nostalgian goxatzen ez den desolazioa. Begirada zorrotz eta idazkera zehatz baten jabe da Ana Malagon, eta dohain horiek egiten dute egungo gizarte zatikatu eta kontraesankor honen berriemaile aparta, bere tristezian ere distiratsua.
|
|
Malagon Ana
|
2017 |
Roman Basque |
05-05-2017 |
16 |
|
Livre
1
|
Gerezi xuriak
Bere herriko personai batzuri esker, Janpier mekanizierrra, Xanflou hargin beregisakoa, Peyo lan guzietako haurra, Aguerre apeza eta Crampes errienta,Xaxiné sorgina, Tilou buhamia, Aitatxi gerlako handiko bizarduna.. herriko bizi guzia da, 50-60 urtetan. Gerla ondoko urtiak, gogorrak, penatiak bainan urosak. Bere idazluma kilikalariareki,, memento onak pasatzen dira orrialdez orrialde.
|
|
Sabalo Pierre
|
2011 |
Roman Basque |
11-05-2011 |
18 |
|
Livre
1
|
Gillermoren liburua
|
|
Frabetti Carlo
|
2002 |
Roman Basque |
10-03-2005 |
24 |
|
Livre
1
|
Girgileri anderea
[= Laburpena] : Eleberri honen hasieran mintzo dena Munia da. Deusek ez du ahultzen, beldurtzen, etsiarazten. Munia horrelakoa da. Tarteka, bazterren eta batez ere bere buruaren harrotzeko, munduaren itzulipurdikatzeko gutiziak atxikitzen du. Ez du atzera begiratzeko xederik, ez eta bere gaitasun handiez dudatzeko arrazoirik. Alta bada, askotan indarra ihesi doakio, oldarrak lehertzen du, gogo-indarrak errausten zaizkio, hobekien ezagutzen duten ezagunak lekuko. Bizia lokarri ulergarririk gabeko bi egoera errepikakorrren arteko etengabeko harat-honat kudea ezina bilakatzen zaio. Bere bizia girgileria bat da ote?
|
|
Hegi-Luku Maialen
|
2018 |
Roman Basque |
04-01-2019 |
17 |
|
Livre
1
|
Gizajo baten egunkaria. 04, egun zakurrak
Udako oporraldian eguraldi ona egiten duenez, neska-mutil gehienak egurats zabalean jolasten dira..., baina non da Greg ? Greg etxean da, bideojolasekin jo eta ke, ilunpean... Gregek teilatupekotzat du bere burua, eta udako azken fantasia bizitzen ari da : ez betebeharrik, ez araurik. Gregen amak, ordea, oso bestelako ideia du ôuda perfektoaö izango litzatekeenaz : aire zabalean eta familia giroan betetzeko moduko ekimen-programa bat. Noren ikuspegia gailenduko ote da ?
|
|
Kinney Jeff
|
2012 |
Roman Basque |
03-04-2019 |
22 |
|
Livre
1
|
Gizajoen katalogoa
Gizajoen katalogoa, Joxean Agirre Odriozola: Nobela bat idatzi nahi du gizonezko protagonistak, bera joaten den literatura-tailerreko irakasle emakumezkoak hartarako dohainak dituela esan diolako; idazlegaia bere gizajo gogokoenen galeria bat biltzen haten da, koitadu kutunen pasadizoekin ganorazko zerbait egingo duelakoan; horrekin batera, bere emaztearen eta alabaren istorioak kontatzen dizkigu, elkarri beren maitaleei buruzko konfidentziak egiten ibiltzen direnak, baita emaztearen ahizparekin duen harremana ereà Erotismoarekiko eta literaturarekiko pasioak eskutik helduta doaz nobela osoan, sentsualtasun fin eta umore mehe bat darizkio orri bakoitzari, baita literatura-munduaren eta bereziki autofikzioaren parodia ere, Agirre bera eta beste idazle batzuk bertan agertzeraino. Hitzaren festa bat dugu, azken batean, aldi berean marjinetan geratzen diren idazleekiko eta zirrikituetan garatzen diren letrekiko maitasuna pizten duena.
|
|
Agirre Joxean
|
2016 |
Roman Basque |
11-04-2016 |
20 |
|
Livre
1
|
Gizona bere bakardadean
|
|
Atxaga Bernardo
|
1993 |
Roman Basque |
11-04-1995 |
16 |
|
Livre
1
|
Gizona bere bakardadean
Carlosi hala iruditzen zitzaion, jendeska haren erresuman ez sartzeagatik sartu zela organizazio armatu batena adolezentzia bukatu orduko. Bere ikastetxeko kideak kanpamenduetara joaten ziren bitartean - fraideekin, noski -, beraiek - itxuraz ikastetxeko bizimodua egin arren beste erresuma aparteko hartan zeuden lau edo bost lagunek - tiro-praktikak egiten zituzten mendian edo Sbinoren klaseetara joaten ziren hipodromo bateko bulegoan egin behar zuten atrako bat prestatzearren. Jakina, berezitasun horrek hegoak jartzen zizkien beraien oin eta bihotzei...
|
|
Atxaga Bernardo
|
1993 |
Roman Basque |
17-01-2017 |
14 |
|
Livre
1
|
Goizeko zazpiak
Lineria izena duen herri batean Super Zazpiak! Musika taldea bahitu dutela eta, bi kazetari gaztek inkesta eramatea erabakitzen dute. Baina Argitxu eta Iñakiren lana ez da erraza izanen. Kilika ostatuko lurrinen arteketatik, Marixanen sukaldeko murru loredunetara, Bettiren titi freskoen gogoetetan edota Gaurko izerdiak, biharko izarrak***** enpresako esperientzietan, bahituak non diren, ibiliko dira...
|
|
Arbelbide Lete Nora
|
2006 |
Roman Basque |
17-01-2017 |
13 |
|
Livre
1
|
Haizeari begira
|
|
Ariza De Miguel Jon
|
2017 |
Roman Basque |
08-09-2017 |
12 |
|
Livre
1
|
Hamazazpigarrenean aidanez. T:01
Euskal Herria kontatu. Ahots anitzek kontatu. Batak besteari kontatu. Lokaletik unibertsalera kontatu. Herriz herri kontatu. Tokian tokiko iragana, oraina eta etorkizuna irudikatu. Imaginario berri bat sortu, euskaldunok euskaldunontzat. Geuretik sortutako memoria eta historia. Hamasei idazlek, hamasei herritan bizitakotik, hamasei kontakizun ezberdin asmatu dituzte. Denek batera, hamazazpigarren bat osatzen dute. Gure herria kontatzeko ahalegin kolektibo bat, agidanez.
|
|
Collectif
|
2022 |
Roman Basque |
24-08-2022 |
51 |
|
Livre
1
|
Hamazazpigarrenean aidanez. T:02
Euskal Herria kontatu. Ahots anitzek kontatu. Batak besteari kontatu. Lokaletik unibertsalera kontatu. Herriz herri kontatu. Tokian tokiko iragana, oraina eta etorkizuna irudikatu. Imaginario berri bat sortu, euskaldunok euskaldunontzat. Geuretik sortutako memoria eta historia. Hamasei idazlek, hamasei herritan bizitakotik, hamasei kontakizun ezberdin asmatu dituzte. Denek batera, hamazazpigarren bat osatzen dute. Gure herria kontatzeko ahalegin kolektibo bat, agidanez.
|
|
Collectif
|
0 |
Roman Basque |
24-08-2022 |
10 |
|
Livre
1
|
Harrotasuna eta aurrejuzguak
Harrotasun klasistak eta portaera sozialari buruzko aurrejuzguek gaizki-ulertu mingarri batera eraman dituzte Elizabeth Bennet eta Darcy jauna. Haiena bezalako gizarte estu eta hipokrita batean, biak elkarrengana hurbiltzea erabateko abentura izango da. Bide luze horretan Ingalaterra georgiarreko hainbat pertsonaia gogoangarri ezagutuko ditugu, baina guztien artetik Elizabeth Bennet argia eta jostaria nabarmenduko da, literatura unibertsalak ondutako izaki xarmagarrienetako bat. Jatorrizko lana argitaratu zenetik 200 urte betetzean eskaintzen diogu euskal publikoari ingeles literaturak eman duen lanik handienetako bat, maitasunezko istorio bat baino askoz gehiago dena eta, urteak igaro ahala, kultura guztietako irakurleak liluratzen jarraitzen duena.
|
|
Austen Jane
|
2013 |
Roman Basque |
15-02-2018 |
17 |
|
Livre
1
|
Harrotasuna eta aurrejuzkuak
|
|
Austen Jane
|
2000 |
Roman Basque |
11-03-2005 |
20 |