|
Livre
1
|
Harry potter. 04, harry potter eta suaren kopa
|
|
Rowling J. K.
|
2004 |
Roman Basque |
16-03-2005 |
49 |
|
Livre
1
|
Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan
|
|
Jimenez Edorta
|
2003 |
Roman Basque |
16-08-2006 |
22 |
|
Livre
1
|
Herriak ez du barkatuko
ETAk aita hil zion Oihanari duela hogeita bi urte, berak hemeretzi zeuzkala. Zauria bizirik du oraindik, baina ez du horretaz inorekin hitz egiten; bere seme-alabei ere ez die ezer argirik kontatu, nahiz eta barruan sumatu on egingo liekeela denei. Ezustean, biktima ezberdinen lekukotasunak jasotzen dabilen antropologo baten deia jasoko du, ea berarekin bildu nahi duen.
Gai minbera bat sentiberatasunez landu du Irati Goikoetxeak bere lehenengo eleberri honetan, aldarri ozenen ordez enpatia ahalegin bat eginez, delikadeziaz eta emozioz. Hitzen ukenduak ere balio duelako oinaze zaharrak leuntzeko, edertasunak ere lagundu dezakeelako pertsonak –eta herriak– hobeak egiten.
|
|
Goikoetxea Irati
|
2021 |
Roman Basque |
26-03-2021 |
21 |
|
Livre
1
|
Hilen logika ezkutua
Daniel Innerarity filosofoak esaten du Jabier Muguruza dela gure Leonard Cohen partikularra, euskaldunok gure artean daukaguna. Kanadarrak Popular problems diskoa kaleratu berri du, eta arazo itxuraz arrunt horiek, eguneroko egoera itxuraz xume horiek, izan dira beste behin ere Muguruzak bere liburua idazteko orduan aintzat hartu dituenak: Barne-beldurrak, krisialdi ekonomikoa, matxismoa, giza kondizioa, harreman sozialak, sentsualitatea, itxaropenak, bikote-harremanak, barneko indar ezezagunak, kulturaren egoera, bakardadea, duintasuna, zahartzaroa? horiek guztiak, umorez zipriztindurik, geure eguneroko bizimoduan txertaturik azaltzen dira Hilen logika ezkutua liburu eder honetan.
|
|
Muguruza Jabier
|
2014 |
Roman Basque |
29-09-2016 |
16 |
|
Livre
1
|
Hondamendia
Hondamendia, Xabier Montoia: Hondamendia du izena Xabier Montoiaren ipuin-liburu berriak, eta izenburuko horixe da, hain zuzen, bilduma osatzen duten istorio guztiak biltzen dituen sentipena: txikizioa eta gainbehera. Bi parte nagusitan dago zatituta: lehenengoan, planetaren historian zehar, une eta leku jakinetan gertaturiko deskalabruak kontatzen zaizkigu: Adam eta Eva Paradisuko baratzetik egotzi ostekoa, Erdi Aroko izurriak, XX. mendeko totalitarismoek ekarritako zoritxarrak, lehergailu atomikoaren ingurukoak... Bigarren partean, berriz, gaur egun edo etorkizun hurbil batean kokaturiko hondamentak agertzen zaizkigu, leku nahiz giro desberdinetan, era askotako pertsonaiak eta kontamoduak erabiliz, egileak ohi duen asmamen, finezia eta zorroztasunez.
|
|
Montoia Xabier
|
2015 |
Roman Basque |
11-04-2016 |
12 |
|
Livre
1
|
Hori guztia emango dizut
Ustekabean, heriotza. Familia-sekretu ilunak. Egiaren bila, elezaharretako lur baten bihotz-bihotzean.Galizian gaude, Ribeira Sacrako agertoki bikainean: Álvaro istripu batean hil da. Haraino joan da gorpua ezagutzera Manuel, haren senarra, eta non konturatzen den bizkorregi itxi dela kasuaren gaineko ikerketa. Álvaroren familiakoek ûMuñiz de Dávilatarrekû ez dute ondo hartzen, eta Galiziatik ihes egitea bururatzen zaio Manueli aurreneko gauza; baina bertan geldiaraziko dute Nogueira polizia erretiratu batek inpunitatearen kontra ematen dituen argudioek; Álvaroren familiaren kontra, beren pribilegioen babespean goxo bizi diren nobleak baitira. Laster sortuko da susmoa, gainera, Álvarorena ez dela istripu gisa mozorrotu den lehen heriotza. Lucas, Álvaroren haurtzaroko laguna izandako apaiz bat, Manuelekin eta Nogueirarekin elkartuko da, eta ustez ondo ezagutzen zuten pertsonaren ezkutuko bizimodua berreraikitzen saiatuko dira hirurak.Itxuraz inolako kidetasunik ez duten hiru gizon hauen arteko adiskidetasun esperogabeak lagunduko dio Manueli nabigatzen bere senarra zenarenganako maitasunaren eta ordura arte errealitateari bizkarra emanez bizi izanaren oinazearen artean. Eta halaxe hasten da egiaren bilaketa, sineste irmoetako lurralde batean, usadio sustraituak dituena, logika inoiz erabat nagusitzen ez den toki batean.
|
|
Redondo Dolores
|
2017 |
Roman Basque |
05-05-2017 |
24 |
|
Livre
1
|
Ipuin batean bezala
|
|
Irigoien Joan Mari
|
2002 |
Roman Basque |
11-03-2005 |
21 |
|
Livre
1
|
Isilpean gordea
Gasteiz, 2008ko otsaila. Amelia Zabaletaren testamentuak agerpen harrigarri eta ezusteko bat atera du azalera: ardura handiz gordetako sekretu bat, hildakoaren iraganari eta haren hurbileneko senideei lotua.
Jon Martínez de Albeniz ikertzaile xumea arduratuko da misterioa argitzeaz. Baina zer arrazoik eragin dezake familia batentzat hain garrantzizkoa den zerbait ezkutuan gordetzea, XXI. mende bete-betean? Zerk bultzatuta iruten du jende arruntak mataza trinko bat, isiltasunaren argudioa oinarri harturik? Azken batean, zer gertatu zen agertoki horietan, orain hirurogeita hamar urte?
Toti Martínez de Lezea bere hiriaren barrenak arakatzen ditu, ezagunak zaizkion pertsonaiak sortu eta isiltasun deseroso baten mende bizi zen gizarte bat irudikatzeko.
|
|
Martinez De Lezea Toti
|
2015 |
Roman Basque |
11-04-2016 |
22 |
|
Livre
1
|
Ispiluaren kalteak
Plazer beti iheskorraren bilaketa, heriotzaren itzal nahi baino luzeagoa: horra gizaki guztion bizitzan agertzen diren printzipio bi, ipuin hauetan ere ?leku eta garai guztiz zehatzean kokaturik? beti presente daudenak. Marjinalitatearen ertzean bizi diren litxarreroak, ijitoak eta drogaren salerosketan endredaturiko jendea dabil orriotan barrena; baina baita dirutxoa egin osteko bizimodu erosoan kulunkatzen diren gizon-emakumeak ere, behialako gaztaro menturazalea gogoan. Zortzi istorio idatzi ditu Edorta Jimenezek, burdinaren zorrotza eta uherraren edertasun zakarra elkartzen dituztenak, azala ebaki ez ezik mamira ere iristen direnak, gure gogoan habia egiteko, luzaroan.
|
|
Jimenez Edorta
|
2008 |
Roman Basque |
25-05-2022 |
21 |
|
Livre
1
|
Iturria
Pedro Iturriak obsesio bat dauka: ipuin itxurako testuak idazten ditu. Ez dakigu jatorriz zer hizkuntzatan idazten dituen, baina badakigu Txekian txekieraz argitaratzen duela, Hungarian hungarieraz. Soro Barturenen gaztetako laguna da Iturria, eta Sorori iruditzen zaio berari buruz ari dela ipuinotan, berari begira idazten dituela.
Horregatik ari dira agian Soro eta Erroman Iturriaren bila Europan zehar: hegazkinak hartzen, hoteletan lo egiten, laster laurogei urte izango dituzten arren. Herrialderen batean Iturriaren ipuinen bat argitaratu dela dakiten bakoitzean hara abiatuko dira: itzultzaile bat lortu, ipuina irakurri, Iturria non bizi den ikasi... Baina ez dute hain erraz topatuko laguna.
Ipuin liburu bat biltzen du Unai Elorriagaren nobela berriak, eta adiskidetasunari, literaturari eta zahartzaroari buruzko begirada pertsonala gordetzen du.
|
|
Elorriaga Unai
|
2019 |
Roman Basque |
08-01-2020 |
40 |
|
Livre
1
|
Jenisjoplin
Baldintza makurrei aurre eginez zaildutakoa da Nagore Vargas, gaztaroa intentsitate handiz bizi izan dutenen grinarekin borrokatzera ohitua: autoritatearen kontra, benetakotasunaren bila, desafioek inarrosirik, barne bulkadaz, presaka maitatzen, bortizkeriari artez begira, arriskuari deika, edozertarako prest. Bilbora iritsi zenean hiri bat gatazkan zeukan deskubritzeko; zenbait iraultza eta abentura, engaiatzeko; gorputz bat, biolentziaren eta erotikaren artean jokoan jartzeko. Klasearen, aberriaren eta sexuaren izenean nork bere amorrua bizkortzen zuen garaiak gozatu zituen Nagorek. Baina orain, 2010eko irailean, 28 urte dituela, Artxandan dago Libre irratiko hiru lagunekin, azken bilkura moduko bat antolatu dute, jakinaren gainean segika dituztela txakurrak, preso hartuko dituztela ziurrenik eta itxi egingo dutela irratia.
|
|
Alberdi Uxue
|
2017 |
Roman Basque |
15-02-2018 |
29 |
|
Livre
1
|
Jeronimo arrantzale jaunaren ipuina
|
|
Potter Beatrix
|
1994 |
Roman Basque |
15-05-2001 |
55 |
|
Livre
1
|
Kafka Bilbon
|
|
Alberdi Pedro
|
2002 |
Roman Basque |
16-08-2006 |
21 |
|
Livre
1
|
Kameliadun Dama
|
|
Dumas Alexandre
|
1993 |
Roman Basque |
11-04-1995 |
66 |
|
Livre
1
|
Kattalin
Sendalari gazte bat sorgintzat salatua
Gaztelaniaz idatzi zuen "La Herbolera" euskerazko bertsioa da" Kattalin" ;nobela historikoa da, XVI. mendean kokatua eta bere liburu guztietan bezala hemen ere Euskal Herrian gertatzen da istorioa Durango inguruan. Alde honetan ezagutzen den lehenengo sorgin-ehiza gauzatu zenean oinarritzen da.
Nahiz eta pertsonaia asko ageri, protagonista Kattalin Goienakoa da Anboto mendiaren magaleko baserri batean hazita, bere biramamak, amamak eta amak dakiten guztia (sendabelarrei buruz) erakatsi ziotenean herrira bidaltzen dute don Diego medikuarekin jarraitzeko ikasten, hor berari laguntzen dio eta emegin lanbidea ikasten du.Durangon amodioa eta hainbat abentura bizitzen du.
Hasieran bi istorio paralelo kontatzen dizkigu idazleak kapituluka, batean Kattalinena eta bestean herrikoek dituzten auziak eta zigorrak paganoak izateagatik, antzinako ohiturak, siniskerak eta sorginkeriak mantentzeagatik. Liburuaren erditik aurrera istorioak nahasten dira, Kattalin bera ere sorgintzat akusatuko dutelako.
|
|
Martinez De Lezea Toti
|
2006 |
Roman Basque |
11-04-2009 |
24 |
|
Livre
1
|
Kilker bat autopistan
Maite Artolak zuzendutako Faktoria irratsaiorako prestatutako gogoetak jaso dira liburu honetan, 2016ko udazkenean hasi eta 2020ko udara arte mikrofonoaren aurrean adierazitakoak. Irratirako pentsatuak izan zirenez, ahozkoaren kutsua dute, baina pausoz pauso garatutako saiakera baten gisa aurkezten dira hemen, egileak berridatzita eta osatuta.
|
|
Atxaga Bernardo
|
2020 |
Roman Basque |
26-03-2021 |
22 |
|
Livre
1
|
Kilkerren hotsak
Kasinoan jazbana zegoen, eta musika leun batek airea edertzen zuen. Halako moduan non bikote batzuek dantzan ziharduten. Beste batzuk mahaietan ziren, edanean, jolasean eta, nork daki, aukeraren zain. Sartu ginenez geroztik Sinbadek ez zien begia kentzen. Neskei, esan nahi nuen. Mahaira egin genuen. Mahaian zegoen gure konpainia. Kazetari bi eta poeta bat ziren. Ardo zuri eta tabakoa ahaztu gabe. Poeta lehendik ezagutzen zuen. Lauaxeta. Berak egin zituen derrigorrezko aurkezpenak. -Noel Monks -esan zuen-, kazetaria, naziotasunez australiarra. Gogoz estutu nion bostekoa. Entzuna nuen gizon hura munduko kazetarien artean ezaguna zena. Eta gurean zen. Ospatzekoa. Beste kazetaria ez zidan aurkeztu behar izan. -Hau lehendik ezagutzen diat - bota nion, euskaraz-. Ez da hala, Steer jauna? Azken hitzak ingelesez esan nituen, George Steerren doinua imitatuz. Horrela frogatu nahi izan nuen nik hure lehendik ezagutzen nuela. Bide batez nire dohainetako bat erakutsi nuen, hots, jende ezberdinen ahotsak eta doinuak itxuratzeko gaitasuna.
|
|
Jimenez Edorta
|
2003 |
Roman Basque |
25-05-2022 |
17 |
|
Livre
1
|
King kong teoria
Despentes puta, Despentes proletarioa, Despentes punka, heteroaraudiaren bazterbideetatik abiatu, eta haren muinera heltzen da. Patriarkatu kapitalistaren kanpoko zirkulu marjinaletan dabilelarik, zirimola estutuz-estutuz joan, eta hara non begi-begiraino iristen den: XIX. mendean politikoki inposatzen diren genero-ereduen kontrako piztia da King Kong, generoen aurreko kaosa. Ez alferrik, feminitatea hipokrisia hutsa da Despentesentzat, otzan zuria izateko artea, emakumeen neurrira eginiko presondegi bat, eta neurriz kanpoko emakume munstroak sortzen ditu, behar ez bezalakoak, beti zerbaitegi: santuegiak edo putegiak, lo-diegiak edo argalegiak, ergelegiak edo argiegiak... horiexek feminitatearen -egiak.
|
|
Despentes Virginie
|
2017 |
Roman Basque |
12-09-2017 |
19 |
|
Livre
1
|
Koadernoa zuri
Begoña eta Arrate ahizpak dira. Hogei urteren ondoren jaiotetxean egingo dute topo, ustekabean. Arrate beheko bizilagunak deituta itzuli da, denboraldi bat baitarama hoska, soinu arraroak entzuten dituela esanez. Ama hil berria da eta hutsik behar luke etxeak. Baina Arratek Begoña aurkitzen du bertan. Ezustean.
Afrikan bizi izan da urte askoz Begoña. Amarengandik ihesi joan zen. Ekaitz-egun beldurgarri batez, aborto baten ondorioz, bizia hankartetik zihoakiola konturatu zenean. Laguntza eskatu zion amari. Honek, ordea, lagundu aurretik mehatxu egin zion. Gertatutakoa bien artean geratuko zela hitz emanarazi egin zion. Egun batzuk geroago Begoñak ihes egingo du zulo ilun hartatik, giro itogarri horretatik. Urrutira. Afrikara. Zoriontsu izango da Afrikan. Maita egingo dute eta maitatua sentituko da. Baina hala ere, umetatik bizitakoak ez dio bakerik emango eta egun batez denak idaztea erabakiko du. Koaderno zurian. Hogei urte geroago Begoña etxera itzuliko da lanik gabe, bizimodua ateratzeko modurik eta indarrik gabe.
Egoera horretan, amak eguna zaharren zentro batean ematen duela aprobetxatuz, etxean sartu eta berak alde egin zuenetik beti itxita egon den gelan hartuko du ostatu, ezkutuan. Gauero, ordea, Begoña ohe ondoan eseriko zaio amari eta hark alabaren mamutzarrak bisitatzen diola uste duen bitartean, alabak kuaderno zuriko hitzei hotsa jarriko die, lerroz lerro, hitzez hitz. Urteetan idatziak. Ama hil ondoren, bertan jarraituko du Begoñak noizbehinkako itzulpen lanak ematen dioten diru urriarekin.
Beheko bizilagunaren begietatik ihes egiten moldatuko den arren, Arrate ahizparen ustekabeko bisitek lanak emango dizkio. Izan ere, Arratek maitalearekin biltzeko maitasun habitzat hartu du jaiotetxea eta nahigabe Begoña enkontru horien lekuko ezkutua bihurtuko da. Arrate ezkonduta dago eta bi alaben ama da. Lanbidez, familia medikua da ondoko herrian eta itxura batez bizimodu zoriontsua dauka. Benetan, ordea, bizimodu bikoitza darama. Hilabeteak dira umetako neska lagun batekin maitasun harreman bat daramana ezkutuan. Inork ezin du halakorik jakin! Bi ahizpak aurrez aurre elkartzeak elkarri kontuak eskatzeko balioko die. Ezer gutxi dakite amak batengan eta bestearengan utzitako arrastoez. Nahikoa lan izan du bakoitzak bere bizitza eraikitzen. Nahikoa lan bizitzen.
|
|
Iturbe Arantxa
|
2016 |
Roman Basque |
05-05-2017 |
28 |
|
Livre
1
|
Komunista.com
|
|
Irigoien Joan Mari
|
2005 |
Roman Basque |
18-07-2007 |
2 |