|
Livre
1
|
Adiskide paregabea. 01,
A diskide paregabea Elena Ferranteren Napoliko tetralogiako lehen nobela da. Lila eta Lenù Napoliko auzo pobre bateko umetako adiskideak dira. Orain Lila, hirurogei urte inguruko emakumea, bat- batean eta inori ezeren berri eman gabe, desagertu egin da, eta ez du inolako arrastorik utzi. Etorkizunari buruzko erabakiak ez norberak baizik eta gurasoek hartzen zituzten garai batean, Bigarren Mundu Gerraren ondoko Italian, adiskidetasun estu eta bitxia sortuko da bi neska hauen artean, oso nortasun desberdina badute ere. Elena Ferranteren sentiberatasun finaz, narraziorako gaitasun bikainaz, Lenùk, helduarotik, haurtzaroa eta nerabezaroa kontatzen ditu hemen, eta adiskidetasun hori, harremana eta garai hartako gizartea ezin hobeki margotzen dizkigu.
|
|
Ferrante Elena
|
2014 |
Roman Basque |
12-01-2017 |
63 |
|
Livre
1
|
Adiskide paregabea. 02,abizen berriaren historia
Lilak eta Elenak hamasei urte dituzte, eta biak bide itsu batean sentitzen dira. Lila ezkondu berria da, eta senarraren abizena hartzean berea galdu duela nabari du bere baitan. Elena oraindik ikasle eredugarria da, baina adiskidearen ezkontzak berak ohartarazi dio ez dagoela ongi ez auzoan ez kanpoan.
Adiskide paregabean hor utzi genituen bi adiskideak. Orain, haien bizipenak une horretatik abiatzen dira, eta bi nesken gaztaro bizian barrena eramanen gaituzte erritmo aztoragarrian, orain bata bestearen atzetik orpoz orpo, gero elkarrengandik urrunduta, gero berriro elkar aurkitzeko. Eta atzealdean beti Napoli eta garai hartako Italia daude, eta hor aurkituko dugu gaur eguneko egoera asaldagarriaren ernamuina.
Kontakizuna bera eta idazkeraren indarra dira azpimarratuko genituzkeenak, eta irakurleari utziko diogu orri bakoitzean harritzeko aukera ederra. Izan ere, hori dugu hoberena, Lilaren eta Elenaren bizipenek herrestan eramaten uztea, bi neskak ongi ezagutzea, geure burua haien ispiluan ikustea, bai errealitatera egokitzeko premia dugunean, bai geure bidea urratu eta geure bizitzaren jabe izan nahi dugunean.
|
|
Ferrante Elena
|
2016 |
Roman Basque |
12-01-2017 |
41 |
|
Livre
1
|
Adiskide paregabea. 03, ihesi doana eta gelditzen dena
Elena eta Lila, Adiskide paregabean eta Abizen berriaren historian irakurleek ezagutu dituzten bi adiskideak, emakume eginak dira. Azkar egin ere: Lila hamasei urterekin ezkondu da, seme txiki bat du, senarra eta aisetasuna alde batera utzi ditu, lan-baldintza gogorretan ari da hestebete-fabrika batean; Elenak auzotik alde egin du, Irakasle Eskolan ikasi du Pisan, eta eleberri arrakastatsu bat argitaratuta, aberats jende ikasiaren oniritzia lortu du. Biak ala biak saiatu dira miseriak, ezjakintasunak eta mendekotasunak gobernatutako patu bati aurre egiten eta preso edukiko zituzten hesiak bortxatzen.
Orain, Elena Ferrantek ohitu gaituen erritmo aztoragarrian, hor dabiltza hirurogeita hamarretako itsasoko ur handietan, itxaropen eta zalantzen eta ordu arte pentsaezinak ziren tentsio eta erronken artean, lotura estu-estu batekin, betiere.
Haurtzarotikako harreman estu hori, aldebikoa ere bihurtuko dena tarteka, lurpean gordea egon daiteke, baina laster azaleratuko da eztanda zakarretan edo ikuspegi ezustekoak irekiko dituzten adiskidetzeetan.
|
|
Ferrante Elena
|
2014 |
Roman Basque |
12-01-2017 |
97 |
|
Livre
1
|
Adiskide paregabea. 04, ume galduaren historia
E lena Greco idazlearen begiradatik kontatzen zaizkigu tetralogiaren azken liburu honetan Lina eta Elena adiskideen helduaroa eta zahartzaroa. Biak saiatu dira beren auzotik ateratzen. Elenak, idazteari lanbidez emana, Napolitik ihes egin du, ezkondu, banandu, bi ume izan, eta orain itzulia da Napolira, gaztetako bere lehen amodioaren atzetik, bizi berri bati hasiera emateko asmoz. Lila, berriz, Napolin gelditu da, familia-harremanetan eta Camorraren gorabeheretan katramilatuago, baina informatikaren arloko enpresa bat sortu du eta auzoko lider bihurtu da. Horrek, jakina, talka ugari ekarriko dizkio Solara anaiekin, eta ondorio latzak bere inguruko guztiei.
Baina nobela hau, batez ere, adiskidetasun baten historia da. Bi emakumeak, elkarren kontrako bi polo indartsu, behin eta berriz elkartu eta urrundu dira, elkar miretsi eta gaitzetsi dute aldizka, eta nekez estaliko dute elkarri dioten inbidia.
Bizitzak jarritako proba berriei aurre egiteko premiak behartuko ditu beren baitan aurkitzera batak bestearen nortasunaren zoko-mokoak eta beren beldur eta izuen funtsa, Italiaren mende-bueltako eta ondorengo urteetako giro nahasian.
|
|
Ferrante Elena
|
2016 |
Roman Basque |
09-03-2018 |
61 |
|
Livre
1
|
Airearen isla
Adin ertaineko gizon bat, ogibidez irrati-esataria, rock eta pop zaharrean espezializatua, eta aldi berean literatur kritikaria, nora ezean sentitzen da neska-lagunak utzi duelako, baina laster hasiko dira berri onak sortzen bere inguruan: neska autobus-gidari bat ezagutzen du, harreman posible bat ekar dezakeena; editore lana eskaintzen diote argitaletxe batean, bere idazle miretsienarekin lan egiteko aukera emango diona... Protagonistaren izaera txepelak, ordea, pikutara bidal dezake dena. Nobela psikologiko errealista bat sortu du Mikel Hernandez Abaituak, espazio-denbora zehatzetan kokatua eta giza harremanetan zentratua, idazleen munduko trapu zikin batzuk ere kontatzen dituen arren. Estilo pausatua erabili arren, kontakizunaren interesak irakurlea harrapatu eta berarekin darama orriz orri. Klasiko bihurtzen ari den gure idazle handi baten itzulera, pertsonaiekin batera bizitzan funtsezkoa zer den galdetzera garamatzana.
|
|
Hernandez Abaitua Mikel
|
2016 |
Roman Basque |
05-05-2017 |
42 |
|
Livre
1
|
Aldudetik mundura
Alduden sortua, serora misionesst Argantina eta Laoseko pobreekin, komentua utzirik Tolosara joana, han langile xume, borroka sozialetan murgildua, antzerkilari eta elkartasun bide guzietan hor, Gaby Etchebarnek bere Euskal Herria eta mundua biltzen ditu uzten digun bizi lekukotasun hunkigarri eta eder hontan.
|
|
Etchebarne Gaby
|
2022 |
Roman Basque |
10-05-2022 |
20 |
|
Livre
1
|
Alkimista
|
|
Coelho Paulo
|
2002 |
Roman Basque |
27-07-2007 |
20 |
|
Livre
1
|
Amek ez dute
[= Laburpena] : Bi emakume, bi ama gazte: batek (Jade/Alice) bere ume bikiak hil ditu, bere eskuz baineran itota. Bestea, nobelaren narratzailea, bere haurraz erditzerakoan, bat-batean ohartu da ezagutzen duela ama hiltzaile hori, aspaldian haren berri izan ez badu ere; Jade/Alicerekin eta haren ekintzarekin obsesionatuta, gehiago jakitea erabakiko du, hartaz ikertzea eta horri guztiari buruzko eleberri bat idaztea.Sorkuntza esaten diogu artista baten lanaren emaitzari; sorkuntza da halaber haur bat mundura ekartzean ama batek egiten duena. Bi sortze mota, bata bestearekin zerikusirik gabea, kontraesankorrak ere bai agian? Sormenaren bi alderdi horiek eta bien arteko harremanak arakatu ditu Katixa Agirrek bere bigarren nobela honetan, irrikaz irensten den fikzioa erakiz eta aldi berean gogoan luzaroan geratzen diren hausnarketekin aberastuz.
|
|
Agirre Katixa
|
2018 |
Roman Basque |
03-04-2019 |
13 |
|
Livre
1
|
Amodio barregarriak
|
|
Kundera Milan
|
0 |
Roman Basque |
11-05-1995 |
35 |
|
Livre
1
|
Amorezko pena baino
|
|
Borda Itxaro
|
1996 |
Roman Basque |
23-08-2006 |
46 |
|
Livre
1
|
Arbasoen ituna
Herensugearen Mendilerroan, hain zuzen ere: tradizio eta antzinako sinesmenez jositako mendialde batean, Iluniako hiriaren eta Iparraldeko Itsasoko kostaldearen artean. Hantxe dago Endako Zazpi Mendi Sakratuetan bigarrena: Arrano Harri. Handik begiratzen du Amari jainkosak bere herria, bere seme Ingumaren, Gaueko Jaunaren beraren mehatxuari aurre eginez.
Badira, halaber, leinuak, buruzagiak, haien arteko liskarrakà Buruzagien artean, Itunaren Zaindariak nabarmentzen dira, beren lurra gauten gudaroste ahaltsuaren inbasiotik defendatzeko prest dauden gerrariak. Batez ere, Garren seme Xemeno eta Ihabar, aguretua, dagoeneko, Endara maitearekin elkartzeko aukera baten peskizan. Pertsonaia horiek eta, besteak beste, Laiane sendalari gaztea, Urtun maitemindua, Ubaldo gutiziatsua eta Adelio, aurrekoa bezain handinahia, hartu ditu Martínez de Lezeak bidelagun, mitologiaz eta historiaz duen ezagutza sakonean eta, nola ez, bere irudimen oparoan oinarriturik berregin duen garai bat irudikatzeko.
|
|
Martinez De Lezea Toti
|
2017 |
Roman Basque |
09-03-2018 |
24 |
|
Livre
1
|
Arrats aldeko kronikak
|
|
Farias Juan
|
1987 |
Roman Basque |
30-11--0001 |
19 |
|
Livre
1
|
Arrotza
Meursault bulegari arrunt bat da, ama guztiak bezala azkenean hil egiten diren ama horietako baten semea; bizilagun arruntak ditu, lankide arruntak, taberna arrunt batean bazkaltzen du, neskalagun arrunt bat du, edozein hondartzatara joaten da bainatzera. Harik eta egun batean, hondartza batean, eguzki kiskalgarri batek itsututa, arabiar bat hiltzen duen arte, ia nahi gabe: arabiar bat, ez du izenik. Kartzela, auzia, epaia, heriotza-zigorra. Zer zentzu du horrek guztiak? Nor epaitu dute? Zer epaitu dute? Patuak, izatearen bakardadeak badute zentzurik? ?Si tu veux être philosophe, écris des romans?.
|
|
Camus Albert
|
2017 |
Roman Basque |
15-02-2018 |
15 |
|
Livre
1
|
Arroz urez
Euskadi Ta Askatasuna erakundearen sorrera eta amaiera kontatzen zaizkigu saio literario honetan; edo, behintzat, sorrera eta amaiera bana, autorearen bizitzari lotuak. Introspekzio ariketa baten bidez, Txabi Etxebarrietarekin hasi eta tia Luzirekin bukatzen du Mikel Antzak idatzi pertsonal hau; tartean, beste hamaika izen esanguratsu, oihartzunezko edo ezezaguni lekua egiten die gure herriaren historian. Hasieraren eta bukaeraren muturrak lotzeko hari gidaria da Burgosko Auzia, mende erdi igaro den honetan autoreak auzipetuetako zenbait elkarrizketatu baititu, eta haien testigantzak kontakizunaren atzeko oihala osatzeko moduan josi. Eta, lerroartean arroz urez idatziak, gure herrian ikusezin gorde behar izan direnak agerian geratuko dira.
|
|
Antza Mikel
|
2021 |
Roman Basque |
19-05-2021 |
27 |
|
Livre
1
|
Atertu arte itxaron
|
|
Agirre Katixa
|
2015 |
Roman Basque |
08-09-2017 |
1 |
|
Livre
1
|
Azeria eta Lehoia
Sukar ustelaren urte hartan Sebastian Zubileta Ingalaterrarako bidean utzi genuelarik – Txit Zorionekoa iritzi zitzaion Armada hartaraino iritsi da. Ez, haatik, berak amestu moduan, loriaz jantzirik, preso baino . Portland izeneko lekuan, doi-doi irla izatera iristen den lurmuturrean, Weymouth hiriaren ondoan. Sebastian gaztea, zauriturik eta gertaeren oroitzapenak ahazturik, horiek berreskuratu ahala Armada Invencible haren nondik norakoak bere buruan berregiten saiatuko da, bai eta etxera nola ihes egin asmatzen ere. Bide horretan baditu sumatu gabeko lagunak, baditu etsai berriak eta baditu inguruan aurreko eleberri bietan ezagutu genituen pertsonaia batzuk. Horien denen mende jokatuko du Sebastianek Machiavellik printzeari aholkatu zion moduan, alegia, azeri eta lehoi, biak aldi berean izanez.
|
|
Jimenez Edorta
|
2007 |
Roman Basque |
25-05-2022 |
17 |
|
Livre
1
|
Bakean Éutzi arte
|
|
Borda Itxaro
|
1994 |
Roman Basque |
11-04-1995 |
58 |
|
Livre
1
|
Baleen berbaroa
|
|
Jimenez Edorta
|
0 |
Roman Basque |
30-11--0001 |
15 |
|
Livre
1
|
Banpiro txikia
|
|
Sommer-Bodenburg Angela
|
1993 |
Roman Basque |
11-04-1995 |
14 |
|
Livre
0
|
Barbelés français (des)
Durant la Seconde Guerre mondiale, Sarah, une jeune Juive, est internée dans le camp de Gurs, au Pays basque. Elle rencontre alors Felipe, un ouvrier à la maintenance du camp. Une profonde relation humaine naît dans ce qui devient peu à peu un effroyable mouroir surpeuplé.
|
|
Mailharrancin Eric
|
2013 |
Roman Basque |
15-04-2014 |
19 |