|
Livre
1
|
Amaiur. Libera state
Orain dela 500 urte ehun nafartar librek gogor egin diote sei mila gizoneko armada inperialaren oldarraldiari aste oso batez. Erdiak hil dira bertan, eta bertze erdiak preso eraman dituzte, katez kargaturik. «Jaun Jakue Belatz, zuk eta gure nazioko eta leinuko zaldun jaun horiek guztiek irabaziko duzue ezein naziok sekula irabazi ez duen ohorerik behinena». Antso Esa, Erresumako altxorzaina, Baionatik 1522-07-12. Gutun hura da gazteluan sartzeko azkena, biharamunean hasiko baita erasoa. Hasiko… edo jarraituko, zeren Amaiurko balentrian itxi baita hamar urteko zikloa. «Gerla hilka, Nafarroakoa: Independentzia, bidegabekeriaren aurka, Herioa, Biziaren aurka, Leialtasuna, Perfidiaren aurka». Migel Orreaga, 1923. Album honetan, aztertu ditugu konkista-gerla haren kronologia eta okupazioaren makineria 1512tik 1522ra bitarte, bai eta inbasioaren kontrako erresistentzia epikoa ere, izen eta deiturekin: Jakue Belatz Medrano, Maria Hozta, Johanes Arremiritz Bakedao, Johanikot Arberoa… «Populuak bota ditu Espainiako armarriak eta [Iruñeko] hiria gelditu da bere buruaren jabe». Antonio Villalobos, 1521. Dokumentazio ugari aztertu eta destilatu egin dugu, eta orain Herriari eskaini, baliagarri izanen zaiolakoan bost mende bete diren honetan. Amaiur, euskaldunon zoru epikoa.
|
|
Asisko
|
2022 |
Bd Basque Adulte |
26-08-2022 |
8 |
|
Livre
1
|
Aztihitza
Xahoren biografikoa
Bizkaitar batzuek Atharratzeko trinketea erosi berri dute, eta bertako gazteei utzi, nahi duten gisan kudeatzeko. Baldintza: Bertan sortu zen Agosti Xahori (1811n) omen egitea. Bazuen aspaldi Basaburuko gazteak egoitza xerka ari zirela, eta onartu egin dute ezohiko tratua. Baina hastekoà Nor zen Xaho delako hura?
Zinezko egitate honek parada eman digu gure heroi nazionala hobeki ezagutzeko.
Trinketea egokitzen ari direla, Xilbik atzeman du haren ôBidaia Nafarroaraö liburua, eta kronika irakurriz segituko du egilea Baionatik Lekunberriraino, euskaldunen lehen oldarraldian (1835ean). Gainera, misterioz beteriko etxea dugu Xahoenea bera, eta bakarrik gelditzen denean, Xilbiri agertzen zaizkio aspaldiko espirituak, zeintzuek osatuko baitute Agosti Xahoren hedadura: hizkuntzalaritzan, politikan, kazetaritzan, kosmogonianà Eta egoitza herrikideei zabaltzen dutenerako, Xilbik eta gainerako gazteek etxekotua daukate euskaldun ezinbesteko hura.
|
|
Urmeneta Asisko
|
0 |
Bd Basque Adulte |
08-01-2020 |
25 |
|
Livre
1
|
Eusklabo alaiak
EUSKLABO ALAIAK parodia satirikoa da: ez du deus asmatzen, agerikoa nabarmendu egiten du. Honetakoan baina, karikatura guk geuk diogu egin geure buruari. Umorezko terapiari esker autoestima ere landu dugu, eta amaiera zoriontsua proposatu. Argia hurbildu nahi izan diogu bidegabekeriari, semiotika-ministerioetatik heldu den kontzeptu prefabrikatuen zaparradaren erdian. Eta azkenik, garaile izan diren bost kontinenteetako oihartzunak bildu ditugu, bat baino gehiago guhauren aurka ere garaile. Intzura Handian kokatu dugu egintza, Euskal Herriaren erdiguneko ibaiaren bokale aldeko irlan. Defoeren pertsonaiak bertan paratu ditugu: RobinSon CruSoe nagusitu egin da irlaz, eta birbataiatu Faisan(e)s Island. Ostiral: Crusoeren araberako izena. Barne-bidaia eginen du, erabateko menerakuntzatik liberaziorainokoa. Izarkin: zinezko izena izarki aditz zaharretik dator: Ilintia errautsez estali, konbustio apaleko sua bizirik atxikitzeko. Hauei beste pertsonaia zenbait gehitu dizkiegu, geuk asmaturikoak: Hazurbaltz: Afrikar esklaboen ondorengo. Ostiral-Izarkini ikusaraziko dio zein sumisio patologikotan bizi den, ohartu ere egin gabe. Hazurbaltz erraten zieten euskaldunek espainiar langileei, industrializazioetan etorkin. Beste hainbat pertsonaia sekundario dira Pantzo, Orinoko, Mantxurriana eta Zantzibar. Albumaren izenak opera batena errekreatzen du: « Esklabo Zoriontsuak », kataluniar batek idatziriko eta bi euskal herritarrek musikaturikoa.
|
|
Urmeneta Asisko
|
2017 |
Bd Basque Adulte |
04-01-2019 |
10 |
|
Livre
0
|
Gartxot
Cette bd raconte l'histoire d'un barde du XIIe siècle .On nomme barde une personne qui chante le souvenir d'un pays et qui perpétue sa culture.
C'est précisément cela que veut éviter le nouvel abbé de Roncevaux. Il veut donc exiler Gartxot, le barde de la vallée et kidnapper son fils Mikelot pour en faire un moine chantant en latin. Mais Mikelot fuit et recommence à chanter en basque avec son père de village en village.
L'Eglise, considérant chaque représentation des bardes comme un défi, va envoyer les soldats à leur poursuite, jusqu'à les encercler et ne leur laisser qu'une seule issue : la tragédie. Nous sommes au XIIe siècle et la conquête d'avant la conquête a débuté.
Gartxot est un cri en faveur de la langue basque, mais également une façon de raconter la conquête de la Navarre et la tentative pour faire disparaitre la culture basque.
|
|
Asisko
|
2003 |
Bd Adolescents |
19-12-2012 |
60 |
|
Vidéo
0
|
Gartxot
Konkista aintzineko konkista
Gartxot, konkista aitzineko konkista 2011. urtean Juanjo Elordik eta Asisko Urmenetak eginiko animaziozko filma da, Arturo Kanpionek 1917an idatzitako Gartxot, Itzaltzuko bardoa liburuan oinarriturik.
Filman zehar entzun daitekeen musika Benito Lertxundi abeslariarena da.
Gartxot Itzaltzuko bardoa da. Orreagako abade berriak gogokoa ez duenez, deserriratu eta haren seme Mikelot bahituko du. Latinez kantatuko duen fraidea bilakatu nahi du abadeak Mikelot.
|
|
Urmeneta Asisko
|
2011 |
Animation Adulte Basque |
11-04-2016 |
11 |
|
Livre
1
|
Gartxot konkista aitzineko konkista
Arturo Campionek Itzaltzuko kondaira zahar bat hartu eta historiako une eta toki jakin batean kokatu zuen. Hortxe kokatzen dira Donejakue Bidea, mairuak, zaldunordeank, bardoak....
Ohar-papertxoz osatutako altxor txiki hau Asisko Urmeneta eta Edorta Barruetabeñak idatzi dute, Gartxot izeneko filmaren gidoilariak. Lehenengo zatian Gartxoten garaiko testuingurua erakusten dute eta "Erroak" deitu diote. Bigarren zatiari "Adarrak" deitu diote eta Gartxot ikur gisa hartu duten sortzaileen testigantza jaso dute bertan. Izan ere orduan hasitako konkista azken gabea den arren, euskaraz sortzeko gaitasuna ere halakoxea da: etenik gabea. Erdi-erdian Gartxoten kondaira aurkituko duzu, eta nahi izanez gero, hortik has zaitezke, izan ere, liburu hau batetik betera jauzika irakurtzeko modukoa da, bakoitzaren irrikaren arabera.
|
|
Urmeneta Asisko
|
2011 |
Documentaire Enfant Basque |
11-04-2016 |
19 |
|
Livre
1
|
Gora Euskal herrientsak
|
|
Urmeneta Asisko
|
2023 |
Bd Basque Adulte |
19-03-2024 |
63 |
|
Livre
1
|
Sugarren mende
Duela 410 urte burutu zen Logroñoko autodafea, zeinean erre egin baitzuten hainbat euskaldun, sorgintzat akusaturik.
Hura ez zen, ordea, bakarra izan: mende batean barrena Inkisizioak segada ikaragarriak egin baitzituen
Nafarroan, Erronkaribarretik Amezkoaraino, milaka herritar ehizatuz.
Bordeleko Tribunalak, aldi berean, sutan ezarri zuen Lapurdi guztia, sekta satanikoaren aitzakian.
|
|
Asisko
|
2020 |
Bd Basque Adulte |
26-03-2021 |
26 |
|
Livre
1
|
Voyage vers la rébellion
Bio Graphique d' Agosti Xaho
1829: LA GRÈCE DEVIENT INDÉPENDANTE, APRÈS S"Ã?TRE LIBÉRÉE DE LA TURQUIE. LA CONSCIENCE NATIONALE EST DE PLUS EN PLUS VIVE EN HONGRIE. 1830: LA POLOGNE SE RÉVOLTE CONTRE LA DOMINATION RUSSE. L"ITALIE SE RÉVOLTE CONTRE L"AUTRICHE, POUR OBTENIR UN ÉTAT LIBRE ET UNIFIÉ. LA BELGIQUE DEVIENT INDÉPENDANTE DES PAYS-BAS, MALGRÉ DES QUESTIONS DE ROYAUTÉ ET DE RELIGION. 1833: NAFARROA VEUT RÉCUPÉRER SA SOUVERAINETÉ NATIONALE, ACCOMPAGNÉE PAR LES PROVINCES. MAIS L"ESPAGNE N"EST PAS PRE?TE À ACCORDER D"INDÉPENDANCE À SA SUBORDONNÉE. UN ACTIVISTE SOULETIN DE 23 ANS À VOULU SUIVRE LA GUERRE SUR LE TERRAIN, ET IL EN A ÉCRIT UNE CHRONIQUE COMPLICE POUR RACONTER AU MONDE ET À NOUS-MÃ?MES LA RÉVOLTE DES BASQUES. CETTE BIO-GRAPHIQUE EST UNE ADAPTATION DU « VOYAGE EN NAFARROA PENDANT L"INSURRECTION DES BAS- QUES» DE AGOSTI XAHO, DIT AUSSI AUGUSTIN CHAHO. . . . ADAPTATION LIBRE, COMMENT AURAIT-IL PU EN E?TRE AUTREMENT
|
|
Asisko
|
2021 |
Bd Adulte |
01-03-2022 |
17 |