|
Livre
1
|
Libe
Libe eta Maren elkarrekin dabiltza, eta gustura gainera. Hala ere, Libek ez du harreman bakarrean itxita egon nahi; libre bizi izan da beti, horretan sinesten du, eta horrela sentitu nahi du aurrerantzean ere. Mareni aipatu nahi lioke gaia, aipatu behar lioke, baina ez daki nola egin, ez dio min eman nahi... Bizitzak etengabe aldatzen gaitu eta hartzen ditugun erabakiek ezinbestean markatzen gaituzte, aukera bakoitzean zerbait irabazten delako, baina baita zerbait galdu ere.
|
|
Agirre Alaine
|
2017 |
Roman Basque Adolescent |
04-01-2019 |
16 |
|
Livre
1
|
Malcolm x, duintasunaren kolorea
2 urtetik aurrera. Malcolm X, duintasunaren kolorea Beltzen egoera, historia eta eskubideen aldeko borroka ulertu nahi duen edonorentzat ezinbestekoa da Malcolm X ezagutzea. Beltza izateaz harro zegoen, eta bidegabekerien aurrean duintasunaren kolorea aldarrikatzen zuen. Edozein auzune beltzetan haren irudia ikus daiteke oraindik, eta bere ideiak bizirik daude mundu osoko zapalduen artean. Askatasuna lortzeko bide guztiak zituen zilegitzat, eta iritzi horrek hainbat arazo ekarri zizkion. Orrialde hauetan irakur ditzakezu kontu hauek guztiak.
|
|
Jimenez Irati
|
2012 |
Roman Basque Adolescent |
14-11-2018 |
29 |
|
Livre
1
|
Marta, uda haren ostean
|
|
Balzola Asun
|
1995 |
Roman Basque Adolescent |
05-04-2000 |
45 |
|
Livre
1
|
Nahiago nuke mutila banintz !
Julia kokoteraino dago hilekoaren tripako minekin, eta behin baino gehiagotan desiatu izan du mutil bihurtzea. Egun batez, Hilekoaren Maitagarria agertuko zaio bere desioa errealitate bihurtzeko. Maitagarriak Bis Zikloa eskainiko dio : hurrengo hilekora arte ezohiko boterea izango du neska edo mutila izateko, gogoak emandakoaren arabera. Gero erabaki egin beharko du neska jarraitu ala mutil bihurtu nahi duen. Tarte horretan Juliak primeran pasatuko du, eta gauza pila bat ikasiko du sexualitatearen eta pertsonen arteko harremanen gainean.
|
|
Duran David
|
2016 |
Roman Basque Adolescent |
04-01-2019 |
21 |
|
Livre
1
|
Nire arreba aixa
Aixa berezia da. Ez zen irten amaren sabeletik: hegazkinez etorri zitzaigun Afrikatik. Aixa ez da nire eskolako beste lagunen arreben modukoa; Aixa nere arreba berria da.
|
|
Torras Meri
|
2009 |
Roman Basque Adolescent |
17-07-2012 |
25 |
|
Livre
1
|
Oier
|
|
Agirre Alaine
|
2018 |
Roman Basque Adolescent |
04-01-2019 |
22 |
|
Livre
1
|
Oskar eta andre arroxa
Oso istorio hunkigarria: minbiziz jotako mutil baten azken egunak (heriotza, jaungoikoa, fedea... )
Istorioak harrapatzen zaitu; estiloak asko laguntzen du horretan.
Nire zalantza da ea 12 urteko neska-mutil bat harrapatzen ote duen (hainbat erreferentziak harrapatzen ahal direlako bakarrik berauek bizi ondoren)
Hortaz, adina kontuetan nire uste apalean helduen liburua da.
|
|
Schmitt Eric-Emmanuel
|
2008 |
Roman Basque Adolescent |
15-12-2010 |
32 |
|
Livre
1
|
Percy jackson & olinpiarrak. 03, titanaren maldizioa
Percy Jacksonek bere lagun Groverren laguntza-deia jasotzen du, eta berehala hasten da batailarako prestaketekin. Ondotxo daki semijainkoen botereak baliatu beharko dituela horretarako: Riptide brontze bereziz egindako ezpata izango izango du alboan. Semijainkoek deiari erantzuten diote, eta erreskatean abiatzen dira. Groverrek aurkikuntza garrantzitsua egin berri: bi mestizo boteretsu berrirekin egin du topo, baina inork ez daki zein familiatakoak diren. Hala ere, hori baino askoz gehiago aurkituko dute bidaian: Kronosek, Titan jainkoak, segada antolatuko die, eta bete betean eroriko dira hartan.
|
|
Riordan Rick
|
2014 |
Roman Basque Adolescent |
11-04-2016 |
20 |
|
Livre
1
|
Percy jackson & olinpiarrak. 04, labirintoko borroka
Bigarren hezkuntzako lehen urtea hastear, Percy Jacksonek ez du emozio bortitzik espero; alderantziz, lo hartzeko moduko asperdura. Hala ere, eskola berrian bi deabruzko animatzaile bihurri atzetik dakartzala aspaldiko lagun bat agertzen denean, gertakizunak azkartu egiten dira eta gero eta okerrago doa dena.
Olinpoko jainkoen eta Kronosen, titanen jaun maltzurraren, arteko gudua gertu dago eta semijainko gazteak babesten dituen Mestizoen Kanpamentua ere erortzeko arriskuan dago Kronosen armadaren aurreratzearekin.
Inbasioari aurre egiteko, Percyk eta bere lagunek bilaketa arriskutsua hasi behar dute labirintoan; hura profanatzeko ausardia dutenak hiltzeko asmatutako tranapa arriskutsuz, munstro basatiz eta izaki maltzurrez jositako Beheko Munduan.
|
|
Riordan Rick
|
2015 |
Roman Basque Adolescent |
11-04-2016 |
23 |
|
Livre
0
|
Pijama marradunaz jantzitako mutikoa
Pijama marradunaz jantzitako mutikoa John Boynek 2006an idatzitako eleberria da, umeentzako idatzi zuen lehendabizikoa. Istorioaren protagonista 9 urteko Bruno da. Mutiko honen ikuspegi lañotik, ustekabeko bidaia baten eta ondorengo bizitza berriaren nondik norako zehatzak pixkanaka pixkanaka antzematen ditu irakurleak.
|
|
Boyne John
|
2008 |
Roman Basque Adolescent |
11-05-2011 |
30 |
|
Livre
1
|
Pirata jokoa
|
|
Calleja Seve
|
1997 |
Roman Basque Adolescent |
05-04-2000 |
19 |
|
Livre
1
|
Sex-sua
Disimuluz ezker eskua nire lo-zakuan sartu dut eta eztanda egitear dagoen haragizko panpina ferekatzen hasi naiz. Ez dut uste konturatu denik, biharamuneko mendi-bueltari buruz hizketan jarraitzen du hitz eta pitz. Nik, berriz, ezin dut bere gorputz biluzia burutik kendu; suabe-suabe larrua jotzeko galdegingo nioke. Dagoeneko beranduegi da, halere, nire eskua arinegi doa nire pentsamenduen aldean…
Tentazioaz askatzeko modurik onena, tentaldian bertan erortzea da.
Zentzumenak asaldatuz, sentimenduak eta irrikak azaleratzeko ipuinak.
|
|
Aretxabaleta Karlos
|
2022 |
Roman Basque Adolescent |
19-04-2023 |
13 |
|
Livre
1
|
Sherlock Holmes eta itsas tratatua
|
|
Doyle Arthur Conan
|
1997 |
Roman Basque Adolescent |
11-04-1995 |
59 |
|
Livre
1
|
Sherlock holmesen bi kasu berri
|
|
Conan Doyle Arthur (sir)
|
1996 |
Roman Basque Adolescent |
05-04-2000 |
27 |
|
Livre
1
|
Tximeleta tatuajea
|
|
Pullman Philip
|
2003 |
Roman Basque Adolescent |
11-03-2005 |
32 |
|
Livre
1
|
Wonder mutiko miragarria
August ez da haur arrunta. Egia erran, berak arruntzat du bere burua; besteek ikusten dute arraro, aurpegia desitxuratua baitu, Treacher Collins sindromeak eragiten duen anomalia kraneofazialaren erruz. Zoritxarrez, horrek markatzen du bere bizitza. 10 urte ditu eta jaio zenetik 27 ebakuntza egin dizkiote. Hori dela eta, ez da inoiz benetako eskola batean egon eta orain, Bigarren Hezkuntzan hasteko ordua iritsi zaio eta benetako eskola batera joatekoa!
Oso urte garrantzitsua izanen da Augusten bizitzan. Orain arte gurasoek eta arrebak asko babestu dute, baina aurten bizitzari aurre egin beharko dio. Ikaskide batzuen irainak eta mespretxuak jasoko ditu eta esperientzia gogorrak biziko ditu, baina asko ikasiko du bizitzaz eta adiskidetasunaz, eta bere izaera dibertigarriaren bidez, haur arrunta dela erakustea lortuko du.
Finean, Estatubatuar kutsu nabarmeneko gainditze-istorio ongi egin baten gidoia.
Liburua irakurterraza da, baina egitura konplexua du. Zortzi ataletan banatutako 122 kapitulu ditu, eta amaieran eranskinak, eskertzeak eta musika erabilpen baimen-aitortzak daude. Atal bakoitzak narratzaile desberdina dauka, eta hainbat kapitulu dauzka.
Narratzaileen artean ez dago heldurik, baina helduek paper oso garrantzitsua dute, bai konfiantzazko guneak sortzen, bai jokabide zuzenak saritzen eta goraipatzen.
Era berean oso garrantzitsuak dira liburu hau inguratzen duten transmedia elementuak, hau da, liburua inguratzen duten baliabideak, hala nola izenburuak erreferentzia egiten duen Natalie Merchant-en kanta homonimoa, web orrialdea, edota liburuan oinarrituta egin zen filma. Guzti guztien artean sortzen baita obra hau.
|
|
Palacio R. J.
|
2021 |
Roman Basque Adolescent |
09-03-2022 |
12 |
|
Livre
1
|
Xalbador
|
|
Aranalde Joxe Mari
|
1998 |
Roman Basque Adolescent |
30-11--0001 |
11 |
|
Livre
1
|
Zomorroen kluba
Teresak ez du ikastolara joan nahi. Txikia eta beltzarana denez, ikaskide maltzur batzuek “Labezomorro” esaten diote. Atzo ikaskide horiek arazo batean sartu zuten zientziako laborategian: zer gertatzen da azukrea eta kola nahasten badituzu?… Istripu izugarria! Hondamendia! Horren ondorioz, sorginek mendekua nahi dute, zientziako irakaslea haserre dago eta ikasturteko nota kolokan du Teresak. Hori gutxi balitz, aitak sukaldatzen duena jan behar izaten du eta bere gustuko mutilak, Gorkak, ez dio kasurik egiten. Zomorroen kluba osatzen dute Labezomorrok eta bere lagunek (Inurrierdik eta Armiarmak). Elkar hartuta egiten diete aurre ikaskide maltzurrei.
|
|
Martinez Navarro Laida
|
0 |
Roman Basque Adolescent |
04-01-2019 |
0 |
|
Livre
1
|
Zomorroen kluba oporretara doa
|
|
Martinez Navarro Laida
|
2018 |
Roman Basque Adolescent |
04-01-2019 |
0 |