Lesterrek bere logika du, oso logika logikoa bere ustetan, nahiz eta askotan bee logika eta besteena bat ez datozen. ô Jende normala ez da existitzen. Normalaren antonimoa da berezia, eta denok gara bereziak. Baina horrek ez du esan nahi anormalak garenikö. Lesterren logika oso arrazoizkoa da, ez dena logikoa da horrek hainbeste arazo sortzea berari.
Errealismo sozialean kokatzen den nobela labur honen protagonista Lester da, hamar urteko mutila. Makina bat pasadizo autonomoetan bere buruaz eta inguruaz hitz egiten digu, bere izaera ôbereziaö erakusten digun bitartean.
Lesterren pentsamendu bideak galbahe berezi batetik pasaraziko du inguruko errealitate gordina: etxeko langabezia, aitonaren heriotza, auzoko giro bortitza, eskolako arazoak.
Ibilbide honetan bidelagun berezi bat du, Hiner jauna, Lesterren etxeko eskailera zuloko gela ezkutu batean bere burua gordetzen duen ez dakigu nondik etorritako ôhomlessö bat. Honi esker bizitzaren alde ilunenak ezagutuko ditu, beti ere hamar urteko haur baten begiradapean. Dena ez da iluntasuna, Paolaren eskutik maitasunaren lehen zirrara sentituko du.