|
Livre
1
|
Basa
Zaharra da Altzerreka, erreka-bazter ainube batean dagoen baserria. Zaharra bertako seme Henry, urte luzez Ameriketan artzain ibilia, zangoa anputatu ziotenez geroztik ohean datzana. Zaharra da Sabina Gojenola ere, koinatu elbarria eta etxaldea egoskorkeriaz gobernatzen dituen alarguna. Seme-alabek egunerokoa erraztu nahi dioten arren, uko egiten dio modernitateari, erosotasunari, inork ezarritako arrastoan sartzeari... Behiekin, ardiekin, txakurrekin, katuekin bat egiten du ondoen Sabinak, animaliei baizik ez die gozotasunik adierazten. Etxekoekin dena du errezeloa, ika-mika eta tentsioa; auzoekin, dena liskar eta norgehiagoka. Mundu ikuskera baten akabera kontatzen digu Miren Amurizak, modu zehatz eta indartsuan, pertsonaia baten eta gizarte eredu hil-hurren baten erretratu gordin bezain fidela eskainiz, hizkuntza malguz eta estilo sendoz.
|
|
Amuriza Miren
|
2019 |
Roman Basque |
04-07-2019 |
18 |
|
Livre
1
|
Baztango trilogia. 01,zaindari ikusezina
Ez zaio eleberriari intrigarik eta misteriorik falta. Amaia Salazar inspektoreak bi eginkizun ditu eleberrian: Baztan inguruan, eta batik bat, Elizondo inguruan gertatzen ari diren neska nerabeen hilketak argitu, eta, hain larria ez badirudi ere, eleberriak aurrera egin ahala, hil ala bizikoa gertatuko zaio Amaiari bere iraganarekin, eta iragana esaten dugunean, amarekin, izan (eta dituen) arazo larriak konpontzea.
Alde horretatik begiratuta, detektibe nobela honek, edo polizia nobela honek, badu dimentsio psikologiko nagusi bat ere bere tramaren garapenak argitu beharko duena.
Amaia Salazarren amak fijazio gaiztoa du alabarekin, eleberriak aurrera egin ahala haurtzaroko oroitzapenen bidez berreskuratuko da harreman gaizto horien nondik norakoak. Jakina, familia bera da lehen kaltetua. Honetaz ere luze jardungo du nobelak.
Baina etor gaitezen intrigaren hariak eta gertaera nagusietara. Zergatik neskak, eta beti ere nerabeak? Galdera horien erantzuna ikerketak eta hiltzaileak berak emango du. Hiltzailearen koadro psikologikoak emango du izakera maniakoaren berri.
Eleberriaren hirugarren baliabide nagusia mitologia da. Basajaunak bizirik omen inguruko bizilagunen imajinarioan. Progresoa azkar doa, baina mentalitate zaharraren elezahar eta sinismenak soseguz. Garrantzitsua izango da mundu mitologiko horrek nobelak izango duen protagonismoa.
Idazleak trebezia handia erakusten du polizia-eleberrien kontalari gisa, eta herri honen idiosinkrasiaren ezagutza sakona, aldi berean. Detektibearen ikerketaren kontaketa eta pertsonaiak bizi diren alegiazko mundu antropologikoa batzeko duen maisutasunak era guztietako irakurleak harrapatzen ditu.
|
|
Redondo Dolores
|
2014 |
Roman Basque |
07-04-2016 |
57 |
|
Livre
1
|
Baztango trilogia. 02, hezurren ondarea
Johana Marquezen aitaordearen kontrako epaiketa hastear dago. Salan zain dauden pertsonen artean dago, haurdun, Amaia Salazar inspektorea, Foruzaingoaren homizidioen arloko burua. Zaindari ikusezinean ikusi genuen bezala, berak argitu zituen Basajaunen hilketak, Baztan ibar osoa izuz eta kezkaz bete zutena. Basajaunen modus operandia imitatuz, Jason Medinak bere andrearen alaba nerabea, Johana, hil, bortxatu eta mutilatu egin zuen. Amaiak bere egitekoa bete du hiltzaile bihozgabe hura akusatzen zuten frogak biltzen, eta prest dago epaiketan erakusteko.
Halako batean, ordea, epaileak adierazi du epaiketa bertan behera gelditzen dela: akusatuak bere buruaz beste egin du epaitegietako komunetan. Berriak ikusmina eta haserrea pizten du salan, eta poliziak Amaiari deitzen dio: akusatuak ohar kezkagarri misteriotsu bat utzi du inspektoreari zuzendua. Hitz bakar bat: ôTarttaloö. Hitz bakar horrek lotura moduan jokatzen du eleberriko trama lazgarriaren garapenean, eta, inspektorea epizentro duela, bukaera bizkor dardaratsuraino eramango gaitu ia konturatu gabe.
Baztango trilogiako bigarren eleberri honek badu beste foko bat ere, hari nagusiari maisuki lotua, familia harremanak, senar-emazte harremanak, amatasunaà ukitzen dituena eta kontakizuna are interesgarriago bihurtzen duena.
|
|
Redondo Dolores
|
2013 |
Roman Basque |
11-04-2016 |
32 |
|
Livre
1
|
Baztango trilogia. 03, eskaintza ekaitzari
Hilabete joan da Foruzaingoko Amaia Salazar inspektoreak bere semea heriotzatik salbatu eta Berasategi doktorea atxilotu zuenetik. Amaiak oraindik arriskuan ikusten du bere burua, ordea.
Elizondoko neskatiko baten bat-bateko heriotzak susmoak piztuko ditu: haurrak gorriune bat du aurpegian, eta aita haurraren gorpua eramaten saiatu da. Neskatikoaren birramonak uste du heriotzaren erantzulea Inguma dela, hots, lo dauden pertsonak geldiarazi ondoren haien hatsa edan eta bizia kentzen dien demonioa. Auzitegiko medikuaren txostenetatik abiatuta, beste haur ttiki batzuen heriotzak ikertzen hasiko da Amaia Salazar, eta, horrela, aztarna harrigarriak aurkituko ditu Baztan osoan barna.
Eta, bitartean, oihanetik, sekulako ekaitza heldu da egiarik latzena lurperatzeko.
Eskaintza ekaitzari da Baztango trilogiaren hirugarren liburua, eta aurreko bietan bezala, maisuki azalduak ageri dira trama nagusian familia harremanak, bikote harremanak, gurasotasunaà eta horrek guztiak kontakizuna are interesgarriago bihurtzen du. Erritmo bizkor eta ezin utzizkoan irakurtzeko.
|
|
Redondo Dolores
|
2014 |
Roman Basque |
11-04-2016 |
64 |
|
Livre
1
|
Berriak jaio ginen
80. eta 90. hamarkadak bertsolaritzaren eraberritze sakon baten hasiera izan ziren: bertso eskoletako lehen bertsolari gazteak plazetara iristen hasi ziren, bertsoa erdal eremuetan sartzen, espazio berrietara, garaikideak ziren beste kultur adierazpen batzuekin harreman artistikoak sortu ziren eta horrela, gaur egungo bertsolaritzaren argazkira iritsi arteko eboluzio bati hasiera eman zitzaion. Jon Maia bertsolariak liburu autobiografiko honetan berak lehenengo pertsonan eta lehenengo lerroan bizi izan zuen garai haren eta eraldaketa horren argazki pertsonala egiten du. Lehen pertsonan idatzia, bizipenak eta hausnarketak tartekatzen ditu, bertsolaritza modernoaren eta orduko garaiaren erretratu bat eginez. Egileak berak "lehenengo bertsolari in vitroen belaunaldia" deritzonaren bizipenak eta kezkak hainbat gaietan ematen dira: jardun artistikoa, identitatea, tradizioa eta modernitatearen arteko talka, hizkuntzarekiko esperientzia pertsonala, politika, giza-harremanak... Bertsolaritzarekiko interesa gainditzen duen entsegu autobiografikoa osatu du egileak, euskal kulturaren garai hartako esparru eta adierazpide ugari ukituko dituena. Belaunaldi, garaikideen eta lagunen arteko elkarlanean: Unai Iturriagaren ilustrazioz eta marrazkiz osatuta dator liburua eta Igor Elortzaren hitzaurrea du.
|
|
Maia Soria Jon
|
2017 |
Roman Basque |
06-03-2018 |
5 |
|
Livre
1
|
Besteen ametsak
|
|
Irving John
|
1996 |
Roman Basque |
30-11--0001 |
17 |
|
Livre
1
|
Beti oporretan
Uda, asteburu luzea, txangoa. Geure buruari opa diogun gozamen tartea da oporraldia. Atseden hartu eta indarrak berritzeko sasoi irrikatua. Beti ez dira gauzak espero bezala gertatzen hala ere. Desegokia suerta daiteke bidaidea, nahas liteke giroa edo trakestu familiako bakea. Zapuztu gaitzake ekaitzak, mehatxatu istripuak edo durduzatu ezustekoak.
Nabarmen urtarrak eta naturaren atseginari lotuak dira narrazio hauetako asko. Baina bizipozaren ifrentzuak ere badu bere taupada: iraganeko zoriona berritu ezinak dakarren sosegu eza. Halaxe aurkezten dizkigu oporrak Harkaitz Canok ipuin-liburu honetan: hari deitu gabe hura iristea bat-batean: azken uda.
|
|
Cano Harkaitz
|
2015 |
Roman Basque |
11-04-2016 |
18 |
|
Livre
1
|
Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama
Gauza asko da batean nobela hau: egileak bere amari eskainitako maitasun-kanta luze bat; familia osoaren historia eta istorio sorta txirikordatu bat; gaixotasun baten etorkiaren bila haurtzaroko oroitzapenetan barrena egindako introspekzio ariketa bat; ama izan ezin eta ahal eta nahi izatearen edo ez izatearen inguruko gogoeta zalantzazko, sigi-sagatsu batà Alaine Agirrek aurreko eleberrietan erakutsi dituen dohainak agerian daude lan honetan ere: berben bitartez edertasuna, erritmoa, musikaltasuna bilatzea, sentimenduak leungarririk gabe espresatzeaà horiek guztiek ematen diote intentsitate eta emozio berezia kontakizunari. Proiektu honek irabazi zuen 2016ko Joseba Jaka beka
|
|
Agirre Alaine
|
2017 |
Roman Basque |
08-09-2017 |
17 |
|
Livre
1
|
Bichta éder
"Gaur kazetan ari da Eñaut Oihenart, urtetan Euskal Herritik urrun ibili ondotik, fisikoki nahiz gogotik. Xalbat Barnetxe laborari eta militante zailduak ohartarazi du, isilpean, euskal kostako jauregi abandonatu batean badela asmo ezkuturen bat, eta Eñaut ikertzen hasiko da zer ote den eraikitzaile-promotoreak eta tokiko agintariak lotzen dituen negozio ilun hori.
|
|
Bidegain Eneko
|
2022 |
Roman Basque |
13-07-2023 |
79 |
|
Livre
1
|
Bihotz handiegia
Ez du batere gogorik senar ohia zaintzera joateko, baina alabak hala eskatu dio eta gizonari bizialdi laburra geratzen zaionez, ahalegin txiki bat egin behar luke agian. Liburu honi izenburua ematen dion kontakizun luzeena eta lehendabizikoa da ôBihotz handiegiaö, garai baten amaierari buruz diharduena, maitasunaren hondakinez.
Arroztasun sentipena dute Eider Rodriguezen sei ipuinetako pertsonaiek: nolakoa izaten ari da bikote bizitza hau, zein desio ote ditu auzokide perfektuak, nor bihurtu gara sute ikaragarriaren ondoren, ginekologoak erakutsiko al dit nolakoa naizen barrutik, zer espero zuten izango nintzela, norenak dira esku hauek.
Konplexuak eta arruntak dira aldi berean hemengo bizilagunak, jarrera ideologikoaren eta irrika eutsiezinaren arteko lehian dabiltzanak batzuetan, zalantzati edo kontraesanean, baina gorabeherei beti aurre egiten.
|
|
Rodriguez Eider
|
2017 |
Roman Basque |
15-02-2018 |
14 |
|
Livre
1
|
Bost ahizpa
|
|
Arana Aitor
|
2005 |
Roman Basque |
30-07-2007 |
19 |
|
Livre
1
|
Bostak primeran dabiltza
|
|
Blyton Enid
|
1995 |
Roman Basque |
05-04-2000 |
35 |
|
Livre
1
|
Deserria haurtzaro
|
|
Zubeldia Maddi
|
2017 |
Roman Basque |
08-09-2017 |
11 |
|
Livre
1
|
Écrire pour vivre
Marikita Tambourin, qui est connue comme écrivaine en langue basque, publie pour la première fois un livre en français. Écrire pour vivre réunit trois journaux tenus entre 1965 et 2021, ainsi qu'une nouvelle achevée en 1968. Ces quatre textes reflètent les ambiances contrastées d'une vie : la jeunesse et la quête de l'absolu, mais aussi le désespoir, la vieillesse et l'enfermement dû à la pandémie du Covid-19. Une existence bien remplie, parfois difficile, dont le ciment a été l'écriture qui permet de vivre.
|
|
Tambourin Marikita
|
2022 |
Roman Basque |
10-05-2022 |
17 |
|
Livre
1
|
Eguberri kanta
|
|
Dickens Charles
|
2003 |
Roman Basque |
24-08-2006 |
54 |
|
Livre
1
|
Elkarrekin esnatzeko ordua
Egiazko pertsonaiek eta gertakariek bilbatzen dute Kirmen Uriberen hirugarren eleberriko kontakizuna: Karmele Urresti eta Txomin Letamendiren askatasun egarria eta erresistentzia bipila.
Gerra galdua zelarik Euskal Herrian, Karmele erizain ondarrutarrak eta Txomin musikari bilbotarrak Eresoinka taldean ezagutu zuten elkar, Paristik gertu, Belloy jauregian; eta han topo egin zuten aspaldiko lagun batzuek ere, Antonio Gezala margolariak eta Manu Sota idazleak.
Alemaniarrek Frantzia okupatu baino lehen Letamendi-Urresti senar-emazteek ihes egin zuten Caracasera, baina Agirre lehendakariaren agindu batek atzera bueltan ekarri zituen Bilbora 1943an, zerbitzu sekretuetan faxismoaren aurka borrokatzera.
Familia baten bizipenak jasoz, ametsen eta ezintasunen kronika nobelatua duzu hau, XX. mendeko gure historiaren atal berezi bat.
|
|
Uribe Kirmen
|
2016 |
Roman Basque |
10-01-2017 |
15 |
|
Livre
1
|
Ene baitan bizi da
Ene baitan bizi da, Maddi Ane Txoperena: Aitari zerbait entzunik, amatxiren bizipenen gibeletik abiatzen da Marie, Donibane Lohizuneko gaztea, Parisko ikasketak bururatzeko egin behar duen azken memoria lanerako. Ez zaio erraza suertatuko, ordea, amatxik ez baitio nahi duena emanen, eta Mariek berak ere ez baitaki zeren bila dabilen, xuxen... Kutxa batean gotorturiko oroitzapen zatiak balira bezala jasoko ditu irakurleak Josefinaren gazte garaiko amets, pentsamendu eta bizi-minak, Marieren begiradapetik.
Askotariko istorioak gurutzatzen dira Maddi Ane Txoperena Iribarrenen lehen eleberrian: 1950.eko hamarkadan Ipar Euskal Herrian eta Frantzian neskato ibilitako emakumeen errealitateak, lehengo eta oraingo maitasun eta desamodio istorioak, laneko sufrimenduak, gatazka politiko baten ondorengo testuinguru baten ezinak, amatxi-biloba eta alaba-guraso harreman korapilatsuak... Guzia etorkizunaren eta orainaren arteko zubi jolas batean.
|
|
Txoperena Iribarren Maddi Ane
|
2020 |
Roman Basque |
26-03-2021 |
26 |
|
Livre
1
|
Ene herri txikia
Lehenago, ume zoriontsua zen garaian, Gabriel sekulako abenturetan sartuta ibiltzen zen bere lagunekin etxe ondoko paradisu txikian, kalean. Gero, ordea, familiako bakea hausten hasi zen gurasoak bereiztean eta istiluak ugaritzean bere ôherri txikianö, Burundin, Historiak hain gaizki tratatu duen Ertafrikako herrialdean.
Aita kolono frantsesa eta ama Burundin bizi den ruandar tutsi emigratua izanik, 1994ko hutuen eta tutsien arteko gerra-genozidio-txikizio erabatekoan harrapaturik suertatu zen umea zelarik.
|
|
Faye Gaël
|
2019 |
Roman Basque |
08-01-2020 |
45 |
|
Livre
1
|
Erran gabe doa
Erran gabe doa. Horrela joan da Mattin, erran gabe. Eta isilduaren pisuak inguruko bakoitzarengan piztu edo itzali duena da eleberri honen gaia.
Mattinek utzitako hutsuneari bost aurpegi eman dizkio Maddi Zubeldiak, bost ahots. Bizitzaren sare korapilatsutik atera nahian zalapartaka ari dira bostak ala bostak. Eta galdera, kezka, haserre eta malkoen berri nori emanik ezean, marmolezko harri beltzaren gainean uzten dituzte, bakoitzak bere modura.
Hitzen artean irakurtzeko, isiluneen artetik entzuteko, pertsonaiak bakardadearen inta gaitzetatik nola ateratzen diren ikusteko parada ederra da liburu garratz bezain umoretsu hau.
|
|
Zubeldia Maddi
|
2019 |
Roman Basque |
04-04-2019 |
14 |
|
Livre
1
|
Esne eta eztizko lurra
1238ko udaberria
Antoñanako Ianitz Ruiz Palestina aldera abiatu da Nafarroako Tibalt I.a erregearen ejertzitoarekin, han heroi bihurtuko delakoan, eta, jakina, baita oso-oso gizon aberatsa ere.
Patuak, ordea, ustegabeko bideetatik eramango du, eta Ianitzek laster ezagutuko ditu lur eta jende guztiz desberdinak, guztiz bestelako sinesteak eta bizitzeko moduak. Eta, aldi berean, erlikien trafikoan sartuko da, etxera itzultzeko bitartekoak eskuratu ahal izateko.
Toti Martínez de Lezeak, bere ohiko umoreaz eta trebetasunaz, inondik ere haren irakurle asko harrituta utziko dituen garai eta lekuetara eramango gaitu eleberri honetan.
|
|
Martinez De Lezea Toti
|
2016 |
Roman Basque |
12-09-2017 |
27 |