|
Livre
1
|
Adiskideak
Eric Carleren obra berri bat, adiskidetasunaren benetako balioa adierazten duen album bat, era bakun baina sakonean. Jolasak, dantzaldiak eta sekretuak partekatzen zituzten, harik eta distantziak banandu zituen arte. Hala ere, ez zen ibai, mendi, baso, euri edo iluntasunik berriro elkarrekin topo egitea eragotziko zietenik. Hizkera laiñoz eta kolore eta adierazkortasunez betetako irudiz, album hau gai da gu hunkitu eta adiskidetasunaren balioari buruzko sentipen sakonak helarazteko, urruntzeak eta oztopoak gainditzen dituen adiskidetasuna. Beste Eric Carle bat euskaraz, umeekin partekatzeko lan ezin hobe bat, irakurleak harrituko dituena eta egilearen ohar autobiografiko batekin ixten dena.
|
Carle Eric
|
2023 |
Album Basque |
20-03-2024 |
40 |
|
Livre
1
|
Alex eta sagu mekanikoa
Oihu bat entzun zen:
ûLagundu! Lagundu! Sagu bat!
Gero, burrunba bat. Katilu, platertxo eta goilarak alde guztietatik hegan. Alex arineketan itzuri zen sagu-zulorantz, bere hankatxoek uzten zioten bezain azkarà
Leo Lionniren klasiko hau, lehen aldiz 1969an argitaratua, Alex eta Gilleren istorioa da, oso bestelakoak diren bi sagu ûbata hezur-haragizkoa, bestea mekanikoaû adiskidetasunak elkartuta. Ezberdin izatea ez da oztopo lagunak izateko eta abenturak eta zoriona partekatzeko.
Sagu mekanikoak ez du faltan botatzen nahieran ibiltzeko askatasuna; izan ere, etxeko neskak maite duela sentitzen du. Alexek, bere aldetik, behin eta berriz erratza eskuan jazartzen baitute, edozer emango luke falta duen maitasuna eskuratzeko
|
Lionni Leo
|
2017 |
Album Basque |
12-10-2017 |
28 |
|
Livre
1
|
Antxume bizardunak
Hiru antxumeren istorioa da hau: bata handia, beste bat ertaina eta bestea txikia. Egun batean zubia zeharkatu nahi izan zuten bestaldeko belar goxo-goxoa jateko.
|
Gonzalez Olalla
|
2014 |
Album Basque |
30-08-2016 |
25 |
|
Livre
1
|
Armiarma oso lanpetuta dago
Zaldia, behia, ardia… baserriko abereak armiarma hartaratzensaiatzen dira beraiekin joateko. Armiarmak, ordea, bere amaraunaegiten dihardu, harik eta euli bat harrapatzen duen arte…
|
Carle Eric
|
2023 |
Album Basque |
20-03-2024 |
40 |
|
Livre
1
|
Arrarik arra
Txantxangorriaren isatsa hiru arra bete luze da.
Flamenkoaren lepoa..., tukanaren mokoa...
Zein baliagarria den har bat gauzak neurtzeko!
|
Lionni Leo
|
2018 |
Album Basque |
29-08-2018 |
27 |
|
Livre
1
|
Burutik behatzetara
Gorputzeko atalak animalia batzuen mugimenduak imitatzen hasi ahala deskubritzen ditugu: fokatik gorilara, girafatik katuraino
|
Carle Eric
|
2023 |
Album Basque |
20-03-2024 |
19 |
|
Livre
1
|
Erbia eta dortoka - Bigarren aukera
Bere garaian, besteak beste, Samaniego euskal idazleak famatu egin zuen fabula, Javier Pintorrek berridatzi du umorezko tonuan. Oraingoan amaiera desberdin eta dibertigarri bat proposatzen digu. Irakurleak berriro ikasiko du harroputzek ezer gutxi egin dezaketela jende saiatuaren aurrean.
|
Pintor David
|
2022 |
Album Basque |
12-10-2023 |
83 |
|
Livre
1
|
Gabon, hontza!
OGabon, Hontza!ö aurre-irakurle eta lehen irakurleentzako album bat da, bere egitura errepikakor eta metagarriagatik nabarmentzen dena. Istorioan zehar, animalia asko hurbiltzen zaizkio protagonistari, eta loa galarazten diote beren hotsekin. Onomatopeiek askotariko soinuetara ohitzen laguntzen diete aurre-irakurleei, ipuineko parte hartzaile bihurtzen direlarik. Fauna eta ingurumena ezagutzera emateaz gain, jolas mnemoteknikorako bidea ere eskaintzen du; horregatik guztiagatik oso liburu aproposa da eskolan irakurketa estrategiak garatzeko. Eta hori guztia gutxi balitz, umorez betetako ustekabeko amaiera dakar.
|
Hutchins Pat
|
2013 |
Album Basque |
11-02-2014 |
29 |
|
Livre
0
|
Goikoak eta behekoak
[ceux d'en haut et ceux d'en bas]
Munduan bi biztanle mota daude.
Goikoak eta behekoak.
Goikoak behekoak bezala bizi dira.
Eta behekoak goikoak bezala,
baina alderantziz...
Album honetako alderdirik azpimarragarriena haren proposamen estetiko eta narratiboaren originaltasun eta soiltasuna da. Mundua alderantziz delako ikuskeratik abiatzen da, errealitateak dimentsio paralelo batean dukeen halako islatik. Eta bizimodu erabat desberdinak eta antagonikoak daramatzatelako ideiatik abiatu beharrean, bizikide eta osagarriak diren mundu partekatuak direlako planteamendua da aurkezten zaiguna. Desberdintasun bakarra da gertakizunak buruz gora eta beherako planoetan jazotzea, tolestuz gero bateratsuak izan daitezkeenak.
Buruz gora edo buruz behera irakurtzeko albuma da, irakurlearen nahierara; bi aldetatik irakurtzeko ezin aproposagoa. Ilustrazioek, berriz, biztanleria bitxia erakusten dute: oinarrizko moldeetan irudikatutako pertsonaiak, eszena simetrikoak, kolore leun eta epelak.
|
Valdivia Paloma
|
2011 |
Album Basque |
11-04-2016 |
77 |
|
Livre
0
|
Hartz arre, hartz arre, zer ikusmira?
Eric Carleren liburu berri bat euskaraz. Klasiko bat, kartoizko orriekin, Pamiela-Kalandraka katalogoan. Hartz arre bat, txori gorri bat edo zaldi urdin bat dira Eric Carleren orri gogorretako album dibertigarri honetan azaltzen diren pertsonaia bitxietako batzuk, eta haien bidez koloreak eta animalien izenak ikasteko aukera ezin hobea eskaintzen da. Testu erritmikoa, galdera-formatuan kateatua, irakurleak parte hartzera eta elkarri eragitera bultzatzen dituena. Familian edo ikastetxean gozatzeko liburu ezin hobea, mundu osoan milioika irakurle irabazi dituen bere estilo xume eta jostagarriarekin harritzen gaituena.
|
Carle Eric
|
2023 |
Album Basque |
20-03-2024 |
19 |
|
Livre
1
|
Hartza ehizatzera goaz
Belardian zehar, basoan barrera, ibaiaz bestaldean... hartza ehizatzea zirrara eta ustekabez betetako abentura da familia osoarentzat.
|
Rosen Michael
|
2013 |
Album Basque |
29-04-2014 |
39 |
|
Livre
1
|
Hasiera
Hasiera liburu ilustratuak islatzen ditu izuaren aurreko samurtasuna, erabateko prekarietatearen aurreko irudimena, giza dramaren aurreko kemena. Paula Carballeira gerra baten ondorio krudel eta suntsigarrien gainean poesia egiteko gauza da. Sonja Danowski-ren ilustrazio hiperrealistek, berriz, bonbardaketen ondoriozko hondamendiaren eszenatokietaraino daramatza irakurleak.
Lan sentikor eta samur hau, bestalde, liburuari egindako omenaldia da bakerako tresna den aldetik; bibliotekei egindako omenaldia, jakintzazko faro argitsuak diren aldetik; ahozko hitzari egindako omenaldia, arimaren elikagaia den aldetik. Arazo guztiak gorabehera, Hasiera liburuak itxaropenezko mezua dakar: bizitzak aurrera egiten du, barre algarak nahigabe lehertzen dira, umeek ezin diote haurtzaroa bizitzeari utzi, edozein gerrak kendu nahi dien arren.
|
Carballeira Paula
|
2012 |
Album Basque |
07-08-2012 |
48 |
|
Livre
1
|
Hodeiekin dantzan
|
Starkoff Vanina
|
2010 |
Album Basque |
18-05-2011 |
34 |
|
Livre
1
|
Hontz kumeak
Basoko zukaitz batean, sara, peru eta gille hontz kumeak eseri eta, pentsa eta pentsa aritu dira bitartean, hontz ama noiz itzuliko den zain geratu dira.
|
Waddell Martin
|
2017 |
Album Basque |
09-03-2018 |
41 |
|
Livre
1
|
Loreren ibilaldia
OLoreren Ibilaldiaö etengabe indarrean dagoen 1968ko klasiko bat da: marra soil eta tonu azidoko koloreenbidezko abangoardiako proposamen estetiko hau ikusizko eduki handiagatik nabarmentzen da. Testuan, berriz,kateatutako esaldi labur batzuk aurkituko ditugu,
kontakizuna grafikoki osatzen duten irudi deskriptibo batzuekin batera. Hala, egitura zirkularreko irakurketamaila bi erakusten ditu: Lore oiloaren ibilaldi lasaia eta, hura konturatu gabe, atzetik dabilkion azeriaren umorezko eta oztopoz betetako jazarpena.
|
Hutchins Pat
|
2011 |
Album Basque |
07-08-2012 |
31 |
|
Livre
1
|
Matiasen ametsa
Saguak oso pobreak ziren, baina Matias zen haien itxaropena.Handitzean sendagilea izan zitekeen, agian. Eta orduan gazta parmesanoa izango lukete gosaltzeko, bazkaltzeko eta afaltzeko. Baina Matiasi zer izan nahi zuen galdetzen ziotenean, erantzuten zuen: «Ez dakità Mundua ikusi nahi dut».
Artea, mundu osoko kulturaren eta jakintzaren erakusleiho gisa; sorkuntzaren eta askatasunaren adierazpen gisa; errealitatea eraldatzeko bide gisa. Museo batera egindako lehen bisitak bizitza aldatu dio Matiasi, eta bere etorkizuna bideratzen lagundu dio: ganbara apal batean bizi izatetik bidaiatzera eta bere margolanak nazioarteko prestigioko aretoetan erakustera.
|
Lionni Leo
|
2013 |
Album Basque |
15-05-2013 |
48 |
|
Livre
0
|
Non arraio dago loreren txita?
Baserriko ibilaldi lasaiaren ostean, Lorek bere txita aurkezten digu, bera bezain despistatua baita. Amak bazter guztiak miatuko ditu haren bila, txitaren joan-etorri komiko eta arriskutsuen lekuko garen bitartean.
|
Hutchins Pat
|
2015 |
Album Basque |
19-01-2016 |
32 |
|
Livre
1
|
Olaj-en bidaia
[le voyage d'olaj]
«Olaj planeta txiki-txiki batean bizi zen etxe oso-oso handi batean. Egun batean, aspertuta, Olaj ibiltzera atera zenà eta ibili zen! [...]» Liburu honek ôAlbum irudidunentzako Nazioarteko IV. Compostela Sariaö jaso du 2011. urtean.
|
Leon Barreto Martin
|
2011 |
Album Basque |
14-11-2014 |
36 |
|
Livre
1
|
Osteratxo bat parkean
Argi eta Pintto parkean beren txakurrekin jolasten diren bitartean, beraien gurasoek ezikusia egiten diote elkarri, nork bere banku-muturretik. 1977ko klasiko bat, etengabeko gaurkotasuna duen gai bati buruz: helduen arteko inkomunikazioa haurren naturaltasunaren aurrean.
|
Browne Anthony
|
2013 |
Album Basque |
15-04-2014 |
33 |
|
Livre
0
|
Piztia arraro bat
Errima eta erritmoa, irakurketaren eginkizun ludikoaz jabetzeko.Kartoizko liburu txiki bat, lehenbiziko irakurleentzat egokia. Bukaerarik gabeko ipuin horietakoa da, zeren orrialdeak pasatuz eta ipuinari buelta emanez...
|
Daporta Mon
|
2010 |
Album Basque |
14-01-2016 |
21 |