Pasa ta har

Urriaren 5etik goiti

Mediatekaren erabiltzaile bakoitzari ( osasun pasearen jabe ala ez) dokumentuak mailegatzeko posibilitatea eskaintzeko,

Mediatekak berriro "Pasa ta har" drive moduko zerbitzua plantan ezartzen du.

Dokumentuak mediatekaren sarreran hartu eta itzultzen ahalko dituzue, ohiko idekidura orduetan:

Astearte, ostegun eta ostiraletan: 3ak ta erditatik 6ak eta laurden arte

Asteazkenetan: Goizeko 10ak ta erditatik eguerdi ta erdi arte, eta arratsaldeko oren bata eta erditatik 6ak eta laurden arte

Larunbatetan: 9ak ta erditatik eguerdi eta erdi arte

Haatik, osasun pasearen jabe direnak dokumentuak bertan hautatzera gomitatzen zaituztegu.

 

Nola egin:

 

1- Dokumentuak hautatu

- Mediatekaren webgunean, helbide hortan: mediatheque-ustaritz.fr

(Ez baldin badituzu zure erabiltzaile datuak ezagutzen, dei gaitzazu telefonoz eta lagunduko zaitugu).

Erreserbatu nahi duzun dokumentua eskuragarri den begira ezazu, gainean klikatuz.

Hau da, dokumentuak jadanik beste batek erreserbatua edota mailegatua izaiten ahal du, holakotan ez da berehala eskuragarri izanen.

 

- Telefonoz, nahi dituzun liburuak erreserbatu ditzagun edota guk zuretzat hautatu dezagun.

- Erreserbazioak 48 ordu barru tratatuak izanen dira.

 

2- Dokumentuak errekuperatu eta itzuli

-Ohiko idekidura orduetan mediatekaren sarreran aurkeztu zaitez.

- Maskaren erabilpena eta urruntasun neurrien errespetatzea derrigorrezkoak dira.

 

Kontaktatu gaitzakezu:

Telefonoz 05 59 93 17 75 zenbakira edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.  helbide elektronikora

Asteartetik ostiralera 8ak ta erditatik eguerdi eta erdira eta oren bata eta erditik 6ak eta laurden arte

Larunbatetan 9 ak ta erditatik eguerdi eta laurden arte