Asteartea | ||
15:30 / 18:15 | ||
Asteazkena | ||
10:30 / 12:30 et 13:30 / 18:15 |
||
Osteguna | ||
15:30 / 18:15 | ||
Ostirala | ||
15:30 /18:15 | ||
Larunbata | ||
9:30 / 12:15 |
Mediateka irekia da
Maska janztea baitezpadakoa izanen da (11 urtetik goiti).
Mediatekako sarbidea ez da aldatuko, gel hidroalkoholikoa aurkituko duzu sartzean.
Mediatekak bere ateak berriz irekitzen dituenez, mailegatu nahi dituzun dokumentuak hautatzeko parada ukanen duzu.
Erabiltzaile bakotxak barnean gehienez 15 minutuz egon beharko du.
Lekuan berean ezingo da kontsultarik egin (prentsa, pausa eta lan lekuetarat ezingo da hurbildu).
Urruntasun fisikoa bermatzeko (metro 1 pertsonen artean) gehienez 10 pertsona errezibituko ditugu.
Multimedia gunea erabiltzen ahalko da, hitzordua eskatuz. Erabiltzaile bakotxa gehienez 30 minutuz egoten ahalko da.
« Eramateko mailegua » atxikia da. Mailegatzeko moldeak ez dira aldatuko.
Laster arte.
Pasa ta Har
Osasun testuingurua kontutan harturik, mediateka hetsia izanen da publikoari baina dokumentuak prestuz hartzen ahalko dituzu (liburu, aldizkari, CD eta DVD) linean den katalogoaren bidez edo telefonoz.
" PASA ta HAR " zerbitzua proposatuko dautzugu heldu den asteartetik goiti.
Hitzordua hartu beharko da dokumentuen hartzeko, asteartetik ostiralera, 13:30etik 18:00ak arte eta larunbat goizetan 10:00etatik 12:15era.
Epe honetan ez baduzu dokumenturik prestuz hartu nahi, prestuz dituzunak atxikitzea eskatzen dautzugu. Ez du balio jin zaitezen horien itzultzera edo liburu kutxan ezartzera, ez baita baliagarria. Ez da berantarengatik isunik izanen.
Erabilera:
1 - Zure dokumentuak hauta itzazu:
Linean den mediatekako katalogoko helbidean: https://mediatheque-ustaritz.fr
(konekzio moldeak ikus itzazu weebgunean, zure erabiltzaile izena ez baduzu ezagutzen, liburuzainarekin jar zaitez harremanetan telefonoz). Dokumentua eskuragarri denez egiazta ezazu bere fitxan klik eginez. Bere orria heda ezazu, zertan den ikusteko: baliagarria, prestatua edo beste irakurtzaile batek erreserbatua.
Telefonoz, liburuzainak deituz zuen galdeak grabatzeko edo zuen hautuetan gidatzeko.
2 - Hitzordua hartu:
Mediatekako webgunean "hitzordua hartu " loturan klik eginez.
Edo
Telefonoz
Tarteak proposatzen dizkizugu 10 minututarik.
3 - Prestuz hartu dituzun dokumentuak eskuratzeko eta gibelera itzultzeko:
Aurkeztu zaitez hitzordu tenorean.Galdegiten dautzugu tenoreko jitea
Gomendatua da maska soinean ukaitea.
Babes jestuen errespetatzea baitezpadakoa da.
Itzuliko dituzuen dokumentuak berrogeialdian ezarriak izanen dira. Zuen kartatik kenduak izanen dira 5 egunen buruan.
Zure izena ez baduzu oraino mediatekan emana, aitzin izen emate bat egin dezakezu telefonoz. Dokumentuen bila etorriko zirelarik froga dokumentuak aurkeztuko dauzkiguzu bai eta zure kide izatearen saria. Ez baduzu zure urtesaria eguneratua, zure harpidetza luzatua izanen da zerbitzu publikoa berriz ireki arte.
Multimedia gunea hetsia da.
Liburuzainekin harremanetan jartzeko :
Telefonoz 05 59 93 17 75 edo e-mezuz Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Juntatzen ahal gaituzu asteartetik ostiralera, 08:30etik 12:30era eta 13:30etik 18:15era.
Larunbat goizetan 09:30etik 12:15era
Elkarte profesionalek aholkaturiko baldintzak errespetatuko lituzken idekidura bat lantzen ari gira.
"Drive"moduko zerbitzu bat plantan jarriko dugu maiatzaren 26tik goiti, dokumentuak arriskurik hartu gabe itzuli eta beste batzuk mailegatu ditzazuen.
Zerbitzu horren baldintza guzietaz jakinean utziko zaituztegu ahal bezain fite.
Zuek berriz ikusteko presan gaude! Laister arte!
Katalogoaren barne 20 000 dokumentu aurkitu ditzakezu. Atari horri esker:
Bilaketak egin ditzakezu
Liburu berrien zerrenda begira dezakezu
Liburutegiko aktualitateak ezagutu ditzakezu
Erreserbazioak egin ditzakezu