|
Livre
1
|
Amaiur. Libera state
Orain dela 500 urte ehun nafartar librek gogor egin diote sei mila gizoneko armada inperialaren oldarraldiari aste oso batez. Erdiak hil dira bertan, eta bertze erdiak preso eraman dituzte, katez kargaturik. «Jaun Jakue Belatz, zuk eta gure nazioko eta leinuko zaldun jaun horiek guztiek irabaziko duzue ezein naziok sekula irabazi ez duen ohorerik behinena». Antso Esa, Erresumako altxorzaina, Baionatik 1522-07-12. Gutun hura da gazteluan sartzeko azkena, biharamunean hasiko baita erasoa. Hasiko… edo jarraituko, zeren Amaiurko balentrian itxi baita hamar urteko zikloa. «Gerla hilka, Nafarroakoa: Independentzia, bidegabekeriaren aurka, Herioa, Biziaren aurka, Leialtasuna, Perfidiaren aurka». Migel Orreaga, 1923. Album honetan, aztertu ditugu konkista-gerla haren kronologia eta okupazioaren makineria 1512tik 1522ra bitarte, bai eta inbasioaren kontrako erresistentzia epikoa ere, izen eta deiturekin: Jakue Belatz Medrano, Maria Hozta, Johanes Arremiritz Bakedao, Johanikot Arberoa… «Populuak bota ditu Espainiako armarriak eta [Iruñeko] hiria gelditu da bere buruaren jabe». Antonio Villalobos, 1521. Dokumentazio ugari aztertu eta destilatu egin dugu, eta orain Herriari eskaini, baliagarri izanen zaiolakoan bost mende bete diren honetan. Amaiur, euskaldunon zoru epikoa.
|
|
Asisko
|
2022 |
Bd Basque Adulte |
26-08-2022 |
8 |
|
Livre
1
|
Amets alokatuak
|
|
Cano Harkaitz
|
2019 |
Bd Basque Adulte |
08-01-2020 |
88 |
|
Livre
1
|
Anker
2019ko urtarrila. Primorie-ko Krai lurraldean gara, Errusiako ekialde urrunean, Txina eta Ipar Koreako mugetatik bertara. Isileko ehiztari batek Siberiakol tigre bat zauritu du eta, harrezkero, gizakiak ehizatzeari emana bizi da piztia ankerra. Tigrea ez da haragi gose, mendeku gose baizik, eta biktimen odolez blaituko ditu Siberiako taigaren lau hegalak. Amba, basoetako espiritu beltza, ehizara ateratzen denean inor ez da salbu, ez txinatar errusiar mafiek kontrolatzen dituzten egurketari-brigadak, ez Amur-eko Tigre-guneko agenteak, ez ekologista zailduen taldea.
Egiazko gertrakarietan oinarritutako Thriller itogarria.
|
|
Harriet Gregorio
|
2023 |
Bd Basque Adulte |
27-04-2023 |
17 |
|
Livre
1
|
Aral itsasoa
|
|
Fernandes Jose Carlos
|
2019 |
Bd Basque Adulte |
08-01-2020 |
20 |
|
Livre
0
|
Autobusa berriro bera gabe abiatu zen egunekoa. 01,
Clémentine emakume gaztea da, galduta dabil, yoga egiten du, baina ez du bere burua aurkitzen. Zoriontsu izan nahi du, baina oztopo asko ditu, eta agian handiena, Clémentine bera.
|
|
Beka
|
2017 |
Bd Basque Adulte |
26-04-2017 |
50 |
|
Livre
1
|
Aztarna faltsuak
“Izena du Jake Johnson”. Mendebaldeko legenda bat… eta langabezian dago”.
Frankek Johnson marshal famatuaren rola jokatu du 15 urtez Woodstoneko eguneroko ikuskizunean. Bere psikiatraren iritziz, obsesionatuegi dago, kontuan hartuz Frankek bere arma atera zuela turista baten aurrean.
Rol horretarako ofi zialki “zaharregi”-tzat jo ondoren, Frankek dena galdu du. Itxaropen bakarra du, Mendebaldera antolatutako ibilaldi bat, lagunek opari egin diotena. Ez du fi nikitoa eta 1880 modeloko Colt Simple Action bat beste ekipajerik. Eta, bere arimaren barruenean, berridatzi beharreko elezahar bat.
|
|
Duhamel
|
2022 |
Bd Basque Adulte |
19-03-2024 |
70 |
|
Livre
1
|
Aztihitza
Xahoren biografikoa
Bizkaitar batzuek Atharratzeko trinketea erosi berri dute, eta bertako gazteei utzi, nahi duten gisan kudeatzeko. Baldintza: Bertan sortu zen Agosti Xahori (1811n) omen egitea. Bazuen aspaldi Basaburuko gazteak egoitza xerka ari zirela, eta onartu egin dute ezohiko tratua. Baina hastekoà Nor zen Xaho delako hura?
Zinezko egitate honek parada eman digu gure heroi nazionala hobeki ezagutzeko.
Trinketea egokitzen ari direla, Xilbik atzeman du haren ôBidaia Nafarroaraö liburua, eta kronika irakurriz segituko du egilea Baionatik Lekunberriraino, euskaldunen lehen oldarraldian (1835ean). Gainera, misterioz beteriko etxea dugu Xahoenea bera, eta bakarrik gelditzen denean, Xilbiri agertzen zaizkio aspaldiko espirituak, zeintzuek osatuko baitute Agosti Xahoren hedadura: hizkuntzalaritzan, politikan, kazetaritzan, kosmogonianà Eta egoitza herrikideei zabaltzen dutenerako, Xilbik eta gainerako gazteek etxekotua daukate euskaldun ezinbesteko hura.
|
|
Urmeneta Asisko
|
0 |
Bd Basque Adulte |
08-01-2020 |
25 |
|
Livre
1
|
Bekarotosak
Zazpi maitasun eta borroka istorioren lekukotza eta aitortza Homofobiaren aurkako aldarria
Dom Campistron, liburu grafiko honen sortzailea, Alduden bizi da (Nafarroa Beherea) eta 26 urte ditu. 2019ko udan Nafarroa Behereko hainbat herri txikitako zazpi lagun elkarrizketatu zituen, zazpi bekatorosa. Eta ondoren, paperera ekarri ditu haien borrokak, bakartasunaren mina eta bizi izan dituzten eraso homofoboak, baita beren maitasun istorioak, elkartasun eta itxaropenak ere. Egileak zazpi lekukoen hitzak berresan ditu jatorrizko testigantzen bat-batekotasunari eta originaltasunari eutsiz.
“Bekatorosa naiz. Hala sortu nintzen”, dio argitaratu berri duen liburuaren aurkezpen orrian. Hitzez nahiz marrazkiz osatua, artistaren berezko hizkuntza grafikoak ematen dio liburuari arintasuna, erakargarritasuna eta gaztetasuna.
|
|
Dom
|
2021 |
Bd Basque Adulte |
14-05-2021 |
16 |
|
Livre
1
|
Bidea da borroka
Bidea norberak edo bideak norbera, auskalo nork egiten duen nor. Halaxe gertatuko zaio Martin Artolari ere. Eta haurtzaroko norabide argiko bidea nora zihoan ahaztuko zaio ohartzeko.
|
|
Gaztelumendi Benãt
|
2022 |
Bd Basque Adulte |
20-12-2022 |
2 |
|
Livre
1
|
Black is Beltza T.02 : Ainhoa
Ainhoa mirariz jaio zen La Pazen (Bolivia) Amanda ama atentatu parapolizial batean eraila izan ondoren. Kuban hazi eta 1988an, 21 urterekin, Euskal Herrira abiatuko da Manex aitaren herria ezagutzera. Gatazka errepresibo betean, Josune kazetari konprometitua eta bere lagun koadrila ezagutuko ditu. Horietako bat heroina gaindosi baten ondorioz hiltzen denean, Ainhoak eta Josunek bidaia iniziatiko bati emango diote hasiera Libano, Afganistan eta Marseilla hiritik barrena. Gerra Hotzaren azken urteak dira eta biak ala biak narkotrafikoaren sareak eta azpikeria politikoek bat egiten duten mundu ilunean barneratuko dira.
|
|
Muguruza Fermin
|
2022 |
Bd Basque Adulte |
19-04-2023 |
48 |
|
Livre
0
|
Ceux qui construisent des ponts
En mai 2018, l'organisation armée indépendantiste basque ETA (pour Euskadi Ta Askatasuna) annonçait sa dissolution. Alfonso Zapico a proposé à deux personnalités politiques et culturelles basques, qui furent dans des camps opposés, de se rencontrer pour parler des sources de l'histoire et pour envisager l'avenir, ensemble... Publié au printemps dernier en Espagne, Ceux qui construisent des ponts a connu un excellent accueil médiatique et politique, réunissant des salles entières pour débattre de ce livre. C'est un véritable document de travail sur les luttes d'indépendances régionales et les enjeux humains qu'elles véhiculent.
|
|
Zapico Alfonso
|
2019 |
Bd Basque Adulte |
10-10-2019 |
18 |
|
Livre
1
|
Etxea
Urteen urteez, oroigarri eta oroitzapenez bete du jabeak etxea, bere bizitzaren lekuko isila den etxe hori. Era berean, etxearen irudikoa da jabea. Beti elkarrekin bizi izan diren bikoteen antzera. Eta hala, han bizi dena behin betirako desagertzen denean, etxearen barrukoa gelditu egiten da, hautsak hartuta, jabea noizbait itzuliko ote den.
Kontakizun honetako protagonista diren hiru neba-arrebak familiaren etxera itzuli dira, aita hil eta urtebetera. Hura saltzeko asmoa dute, baina
oroitzapenei aurre egin beharko diete, botatzeko trasteren bat hartzen duten bakoitzean. Beldur dira ez ote diren iragana alboratzen ari; aitaren
oroitzapena, baita eurena ere. Oihartzun autobiografikoak adi daitezke Paco Rocaren azken lan honetan, gertutik bizi izan duen egoera bat kontatu beharrak eragindakoak, Zimurrak obran gertatu zitzaion moduan.
|
|
Roca Paco
|
2016 |
Bd Basque Adulte |
23-03-2017 |
47 |
|
Livre
1
|
Eusklabo alaiak
EUSKLABO ALAIAK parodia satirikoa da: ez du deus asmatzen, agerikoa nabarmendu egiten du. Honetakoan baina, karikatura guk geuk diogu egin geure buruari. Umorezko terapiari esker autoestima ere landu dugu, eta amaiera zoriontsua proposatu. Argia hurbildu nahi izan diogu bidegabekeriari, semiotika-ministerioetatik heldu den kontzeptu prefabrikatuen zaparradaren erdian. Eta azkenik, garaile izan diren bost kontinenteetako oihartzunak bildu ditugu, bat baino gehiago guhauren aurka ere garaile. Intzura Handian kokatu dugu egintza, Euskal Herriaren erdiguneko ibaiaren bokale aldeko irlan. Defoeren pertsonaiak bertan paratu ditugu: RobinSon CruSoe nagusitu egin da irlaz, eta birbataiatu Faisan(e)s Island. Ostiral: Crusoeren araberako izena. Barne-bidaia eginen du, erabateko menerakuntzatik liberaziorainokoa. Izarkin: zinezko izena izarki aditz zaharretik dator: Ilintia errautsez estali, konbustio apaleko sua bizirik atxikitzeko. Hauei beste pertsonaia zenbait gehitu dizkiegu, geuk asmaturikoak: Hazurbaltz: Afrikar esklaboen ondorengo. Ostiral-Izarkini ikusaraziko dio zein sumisio patologikotan bizi den, ohartu ere egin gabe. Hazurbaltz erraten zieten euskaldunek espainiar langileei, industrializazioetan etorkin. Beste hainbat pertsonaia sekundario dira Pantzo, Orinoko, Mantxurriana eta Zantzibar. Albumaren izenak opera batena errekreatzen du: « Esklabo Zoriontsuak », kataluniar batek idatziriko eta bi euskal herritarrek musikaturikoa.
|
|
Urmeneta Asisko
|
2017 |
Bd Basque Adulte |
04-01-2019 |
10 |
|
Livre
0
|
Everest 1980ko euskal espedizioa
Herri oso bat gailurrean
Everest, 1980ko euskal espedizioa - Herri oso bat gailurrean, Ramon Olasagasti, César Llaguno: 1980ko maiatzaren 14an Martin Zabaletak Everest gailurra jo zuen, munduak zerua urratzen duen talaia gorena. Euskaldunek aspalditik irrikatutako lorpena izan zen, bide luze eta neketsu baten azken urratsa: finantziazioa lortzea, oztopo politikoak, Tximist espedizioaren lehen saialdi hura, erorikoak, etsipen uneak, beldurrak, zalantzak... ez zen batere samurra izan ordura artekoa. Talde lanaren garaipena izan zen balentria hura, euskaldunek eta sherpek soka berera loturik urratutako bidearen azken mugarria. Gailurretik beherakoan, Martin eta Pasang Temba 8.750 metro inguruan geratu ziren artesi batean lotan, eta bibak hura bihur zitekeen balentriatik tragediara dagoen zorigaiztoko arrakala, baina ez. Biharamunean, erabat jota zegoen Zabaleta, ezertarako indarrik gabe. ôMartin, indarra buruan dagoö, oihukatu zion Xabier Garaioak Zabaletari walkie bidez. Hitz haietan, talde osoaren babesa eta kemenea ez ezik, urruneko arnasa ere iritsi bide zitzaion Martini, 1980ko maiatzeko egun hartan herri oso bat iritsi baitzen gailurrera.
|
|
Olasagasti Ramon
|
2018 |
Bd Basque Adulte |
30-01-2019 |
16 |
|
Livre
1
|
Gabriel aresti biografikoa
Gabriel Aresti (1933-1975) bere belaunaldiko olerkari handienetariko bat da. Frankismoaren garaian, olerki sozial eta iraultzaile bat defendatzen du. Hizkuntza moderno eta forma berritzaile baten bidez, obra hiritar eta humanista sortzen du. Polemista minkorra, langile mundutik hurbil, edozein injustiziaren kontra borrokatzeko prest, intelektual garaikide anitz bere kontra ezarri ditu, baina bere heriotzaren ondotik, utzi duen obra aho batez goretsia izan da.
Bere heriotzatik 40 urte berantago, Adur Larrea alde anitzeko artista (ilustratzaile, koloreztatzaile, umore marrazkilari edo 3D animatzaile) olerkariaren familia edo hurbilekoak behin baino gehiagotan ikusi ditu, bizi labur baina aberats hori 100 orriko eleberri grafiko batean eskaintzeko.
|
|
Larrea Adur
|
2015 |
Bd Basque Adulte |
11-04-2016 |
15 |
|
Livre
1
|
Gerezi garaia
Lucio urtubiaren bizitzari buruzko eleberri grafiko bat
Teoria ederren zale baino, ekintza-gizona dugu Lucio Urtubia. Bere bizitza etenik gabeko borroka izan da eta, batzuk kontrakoa uste duten arren, hori da lagatzen digun ondarea, Lucioren altxorra.Belatzek, hainbestetan kontatutako pasadizoen inguruan luze galdekatu du Lucio, ekintzak, lekuak, pertsonak, gertakizunak, atmosferak irudietan zehaztasunez islatu ahal izateko. Hala, bada, kaskantarraren biografo ofizial bihurturik, irudigile iruindarrak ezagutzen genituen abenturak eta ezagutzen ez genituen beste hainbat pasadizo ere kontatzen dizkigu. Euskaraz estreinakoz, Cascanten emandako haurtzaroa, lehen banku-desjabetzeak, poliziak despistatzeko asmatutako trikimailuak, familia kontuak, Citibank banketxearekin egindako negoziazioa, muga zeharkaldiak… guztia edo ia guztia kontatu digu Luciok akzioz eta ekintzez betetako orri hauetan. Izan ere, anarkista menderaezin honek dioen bezala: “Ezer egiten ez duen iraultzaile bat apaiz bat besterik ez da”.
|
|
Santos Mikel "belatz"
|
2018 |
Bd Basque Adulte |
04-01-2019 |
15 |
|
Livre
1
|
Gora Euskal herrientsak
|
|
Urmeneta Asisko
|
2023 |
Bd Basque Adulte |
19-03-2024 |
49 |
|
Livre
1
|
Hasiera berri bat
|
|
Morizur Gwénola
|
2018 |
Bd Basque Adulte |
04-01-2019 |
31 |
|
Livre
1
|
Haur besoetakoa - paristik datorren artista
Ihes egitea zaila bada, are zailagoa itzultzea, ahaztuen zerrendatik irten eta gailurreraino berriro iristea. Horretan dabil HB. Lehengo lagunak bizirik ote? Lo-li-ta izan zuen salbatzaile, baina aldi berean etsai; ezin inorekin fidatu. Zailtasunak zailtasun, HB ez da jaio erdipurdikoen lohian plisti-plasta ibiltzeko. Kosta ahala kosta bereganatuko du berriz Litxarrerien Jaunari dagokion lekua. Itzuli da HB! Baina oraingo honetan Beste Aldetik dator mehatxua. AIMAk saldoka datoz ihesi haurren mundura, helduen mundutik errefusatuak. Zertara datoz ordea? Ba al dago heldu onik? Lo-li-taren eta HBren munduan arrisku larrian dago.
|
|
Iturrriaga Unai
|
2018 |
Bd Basque Adulte |
04-01-2019 |
23 |
|
Livre
1
|
Hegoak astinduz
|
|
Galandon Laurent
|
2013 |
Bd Basque Adulte |
21-04-2017 |
30 |